Proiektuak

Lehentasun geografikoak

Sakabanaketa geografikoa sahiesteko emandako gomendioetaz gain, aurreko orrialdetan komentatuak, Euskal Fondoa bere lankidetza ahaleginak lehentasuna duten bost herrietan arreta jartzen eta zentratzen saiatzen ari da: El Salvador, Guatemala, Nikaragua, Kuba eta Mendebaldeko Sahara.

Lehentasun geografiko hauen definizioa izaera historiko, sozio-ekonomiko eta lankidetzaren gauzatze eta jarraipenaren inguruko zenbait alderditan oinarritzen da.

Horrela, kontutan hartzen da:

  • Euskal Herria eta aipatutako herrien arteko lotura historikoak eta gaur egungoak. Hauen artean, aipagarri da azken hamarkadatan izandako solidaritate korrontea, osagai politikoa barne, Ertamerikako bake eta demokratizazio prozesuen sostenguan, Kubari ezarritako blokeoaren gaitzespenean, saharatarren autodeterminazioaren sustapenean etabarretan adierazita.
  • Euskal udal lankidetzaren parte handi bat arlo hauetan konzentratzen denaren egiaztapena, eta bereziki, Euskal Fondoak Ertamerikan jasotako esperientzia historikoa eta Managuan irekitako bulegoak, beste lankidetza Fondoekin elkarbanatuta, jarraipenerako eskaintzen dituen aukerak.
  • Nikaraguako herriekin eta saharatar dairekin senidetze protokolo kopuru azpimarragarria, hala nola Kuba eta El Salvadoreko herriekin senidetze eta loturen areagotzea.
  • Izaera ezberdineko euskal kolektibo, asoziazio eta entitate eta aipatutako herrietako talde eta erakundeen arteko harreman eta kontaktu asko.
  • Nazio Batuen Garapenerako Programako gomendioei jarraiki pobrezia eta giza garapen txikiko irizpideen erabilera. Sailkapen honen barne herri ertamerikarrak eta Sahara daude, eta baita bere gizarte arloko garapena eta lorpenen arren, blokeoa medio atzerapen bat jasan duen eta bere azken hamarkadatako harreman ekonomiko-komertzialen eskema galdu duen Kubaren kasu berezia.
  • Euskal lokal administrazioa latinoamerikar lokal administrazioei arlo ekonomikoaz haruntzago dihoan laguntza emateko gai dela irizten da (erakunde garapena, deszentralizazio prozesuak, aholkularitza teknikoa, etab.) aldaketa politiko eta juridiko fase batetan. Jakina denez, kasu batzutan sustapen hau bereziki interesgarria da gatazka politiko- militar urteak eta bake akordiotan bukatutako negoziazioen ondoren, lankide-tzak sortutako garapen sozio-ekonomikoari buruzko itxaropenean bere papertxoa izan dezakeelarik.

Azaldutako lehentasunek ez daramate nahi eta nahi ez beste arrazoiengatik kontutan hartuak izan daitezkeen beste herri batzuen baztertzera. Izaera irekia duten orientapenak dira eta har litezkeen beste erabakiei ez diete bidea ixten.

Irudiak ikusteko sakatu HEMEN

Share  Partekatu