Proiektuak
Kudeaketa erak eta irizpideak
Euskal Fondoaren funtsezko zeregin da garapenerako lankidetza proiektuen kudeaketa sistema osoa, jasotze eta tramitazio faseetatik bitarteko prozesuaren etapa guztiak barne. Azken ihardueratan eta zenbait arrazoiengatik (besteak beste Euskal Fondoaren birregituratzea, kide kopuruaren handiagotzea, aurrekontuaren gorakada), kudeaketa tresnen hobekuntzarako ahalegin garrantzitsua.
Horrela, Euskal Fondoak jasotako proposamenek tramitazio fase bat pasatzen dute, aurre azterketa bat egiten delarik eta Bulego Teknikoak hiru erabaki har ditzakeelarik: proiektua baztertzea; beste erakunde edo GKEei ematea; edo Euskal Fondoaren gobernu organuetara pasatzea printzipioz dagokion sostengua eta kudeaketa mota aholkatuz.
Gobernu organuek erabakiko dute ondoren eman beharreko sustapena. Kudeaketak bi forma izan ditzake:
- Kudeaketa partziala: proiektuaren kofinantziazioa edo bere jarraipena izan daiteke.
- Kudeaketa osoa: Euskal Fondoak proiektuaren finantziazio osoa bere gain hartzen du, eta baita jarraipena, kontrola eta ebaluaketa ere.
Aipaturiko aukeren artean erabaki denaren arabera, kontraparte lokalarekin dagokion hitzarmena sinatzen da.
Egitasmoak jasotzeko, proposamena egiten dutenak hauek izan daitezke:
- Euskal esparrutik: Euskal Fondoako kide diren entitateak.
- Europar edo estatuko esparrutik: lankidetza fondoak, europar erakunde lokalak eta deszentralizatutako lankidetza erakundeak.
- Hegoko herrietatik: erakunde lokalak, asoziazioak eta Hegoko GKEak.
Espreski ez dira onartzen Euskal Herriko GKE, kolektibo, erakunde erlijioso etabarren proposamenak; ez eta estatuko eta europar GKEenak; eta ezta Hegoko alderdi politiko eta entitate juridikoa ez duten erakundeenak ere. Xedapen hauek arrazoi praktikoetan oinarritzen dira, proiektu bidalketa masibo eta bereizketa gabekoa sahiestu eta Euskal Fondoaren filosofiarekin bat datozen egitasmoen aurreselekzio bat egokitu nahiean.
Bestalde, Euskal Fondoak bere lan esparru espezifikoa duela gogoratzea komenigarri da, proiektu hauentzako leku duten deialdi lokalen tokia bete nahi ez duelarik.
Euskal Fondoak kudeaketa osoa onartu eta egiteko erabiltzen dituen irizpideak hauek dira: Biabilitate teknikoari buruzko aurre-azterketan ebaluazio baikorra; parte hartzaileen interesa (sendotutako harreman bilateralak, Hegoko erakunde lokalen partehartzea...); garapen lokalean zentratutako programa-proiektuen existentzia (entitate lokalen zuzeneko parte hartzea duten iharduera esparruetan, hala nola hondakin tratamendua, hirigintza, herri ordenamendua, giza zerbitzu lokalak, ingurugiroa, garapen ekonomikoa); demokratizazio, administraritza deszentralizazio, agintari lokalen prestakuntza etabar bezalako testuingurutan formulatutako udal programak; lehentasun geografikoak kontutan hartzea; eta egin beharreko proiektuen jarraipen eta kontrolerako aukera.