Jarduerak

La Vieja (bideo emanaldia)

LA VIEJA. Habanako ipuin bat
Zahartzaro duinaren inguruko sentsibilizazio ikus-entzunezkoa.
Raúl San Román Otegi (2019), zuzendaritza. Ikaika Media.

2002. urteaz geroztik, Habana-OHH Hiriko Historialariaren Bulegoak eta Gasteizko udal-zerbitzuek, Euskal Fondoa Toki Erakunde Kooperanteen Elkarteak Kuban dituen programen esparruan, finantza- eta teknika-lankidetzako harremana dute adineko helduentzako arretaren arloan, Habana Zaharrean zerbitzu dibertsifikatuagoa eta kalitate handiagokoa eskaintzeko.

ERAKUNDE KOLABORATZAILEAK ETA IRAUPENA

"La Vieja" proiektua lankidetza-harreman horren ikus-entzunezko adierazpena da. Ardatza fikziozko film labur bat da (9 minutu eta 47 segundoko iraupena); "La Vieja. Habanako ipuin bat” Raul San Romanek zuzendutakoa eta Euskal Fondoak ekoitzitakoa, Habanako Historialariaren Bulegoarekin eta IKAIKA Mediarekin elkarlanean, hiriaren 500. urteurrena omentzeko (2019).

11 minutuko iraupena duen ikus-entzunezko beste produktu batekin batera doa. "Euskal Fondoa-La Habana: helduentzako arreta" du izenburu, eta irudien eta elkarrizketen bidez Historialariaren Bulegoarekin ia bi hamarkadatan izan dugun lankidetza-harremana dokumentatzen du.

PROTAGONISTAK

Protagonistak Bulegoko Adinekoen Gai Humanitarioetarako Zuzendaritzak eskaintzen dituen zerbitzuen ehun urteko erabiltzaileak dira. Hauek dira bi nagusiak:

  • Haydee Arteaga, ipuinen anderea izenez ezaguna, Kubako literatura-egile ezaguna da, eta gaur egun Habana kaleko egoitza babestuen apartamentu batean bizi da. Zentro hori nazioarteko lankidetza-harreman horren esparruan birgaitu eta hornitu da.
  • Maria Eugenia Pineda, Hirugarren Adinekoentzako Arreta Integraleko Zentroaren erabiltzailea (Belengo Andre Mariaren komentu zaharra). Zentro horren birgaitze lanetan, ekipamenduan eta zerbitzuen horniduran laguntzen jarraitzen dugu.

UDALENTZAKO PROPOSAMENA

La Vieja. Habanako ipuin bat Euskal Fondoaren ekimena da, Habana Hiriko Historialariaren Bulegoarekin elkarlanean. Habana Zaharreko ehun urteko emakumeak istorio poetiko eta erreal honen protagonistak.

Jarduerak hiru atal ditu: sarrera-bideoa, film laburra eta zineforum bat antolatzeko aukera. Udalentzat zuzenduta dago, zaintzaren eta lankidetzaren inguruko esperientzia eraldatzaileak herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin.

Share  Partekatu