Jarduerak

"Hemen bai, borroka egiten da" kanpaina (Dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia)

Euskal Fondoak El Salvadorreko Tokiko Garapenerako Kolektiba Feministarekin (CFDL) elkarlanean bultzatutako proposamena da #Aquísísehacelucha kanpaina, giza eskubideen, genero berdintasunaren eta gizarte eraldaketaren alde udal esparrutik elkarlanean egindako bi hamarkadak direla-eta.

Sentsibilizazio-ekintzen bidez beren udalen nazioarteko konpromisoa ikusarazi nahi duten udalerrientzat pentsatuta dago proposamen hau.

Gaur egun, CFDLren eta Euskal Fondoaren arteko lankidetza-harreman hori "El Salvadorreko udalerrietako gobernagarritasuna eta genero-ikuspegidun tokiko gobernantza indartuz" programan oinarritzen da. Programa horren bidez, udal-gobernuen, erakunde publikoen eta gizarte zibilaren arteko tokiko gobernantza indartu nahi da maila nazionalean, giza eskubideak generoaren, aniztasunaren eta emakume eta gazteen gizarteratzearen ikuspegitik bermatuko dituzten mekanismoak sortzeko eta ezartzeko.

Horren berri emateko, "Hemen bai, borroka egiten da" kanpaina dugu, Euskal Fondoatik interesa duten udalei eskaintzeko. Horrela, udalek jarduera eskaini ahal izango dute, dokumentalaren proiekzioarekin, CFDL eta Euskal Fondoaren arteko elkarlana azaltzen duen sarrera-bideo batekin, sare sozialetarako kanpainarekin edota bestelako komunikazio materialekin. Txosten tekniko honetan proposamenaren xehetasunak eskuragarri.

TXOSTEN TEKNIKOA

* Zure udalak kanpaina hau hartu nahi badu, jarri harremanetan Euskal Fondoarekin:  euskalfondoa@euskalfondoa.eus

Euskal Fondoak kanpainaren zabalkundean laguntzen du, kanpaina jasotzeko interesa duten erakunde publikoei ekintza doan eskainiz.



 

Share  Partekatu