Gaurkotasun sahara

Takbar Haddirekiko Legebiltzar taldeartekoaren elkartasun adierazpena

19 Eka 2015

"Mendebaldeko Sahararako Bakea eta Askatasuna" Legebiltzar talde artekoak ondorengo adierazpena onartu zuen atzo Takbar Haddiri elkartasuna luzatzeko.

Takbarrek gaur 36. eguna du gose greban, Mohamed Lamin Haidala bere semearen hilketa argitu eta gorpua hobitik ateratzea eta mediku espezializatuek eta inpartzialek autopsia egitea eskatzeko.

“Bakea eta Askatasuna Saharan” Legebiltzarkideen Taldeartekoak hau adierazten du:

  1.  Takbar Haddi Saharako hiritarrari hurbiltasun eta elkartasuna erakusten dio. Bera, pasa den maiatzaren 15ean hasi zen mugagabeko gose-greba egiten, 21 urteko Mohamed Lamine Haidala semea hilketagatik
  2.  Salatzen du Mohamed Lamine Haidalaren atxiloketa arbitrarioa eta jasan dituen torturak Marokoko poliziagandik.
  3.  Eskatzen du mediku adituek eta inpartzialek Mohamed Lamin Haidala gorpuaren hobitik ateratzea eta autopsia egitea, heriotzaren arrazoiak argitzeko eta familiari gorpuzkiak emateko, lur-emate egokia izan dezan.
  4.  Exijitzen du Mohamed Lamin Haidalaren  heriotzari buruzko ikerketa irekitzea, inguruabarrak argitzeko eta arduradunak identifikatzea, justiziaren eskura jartzeko.
  5.  Exijitzen dio Marokoko agintaritzari Saharako herritarren giza eskubideen errespetua zaintzea eta errespetatzea.
  6.  Premiatzen dio Nazio Batuen Erakundeari MINURSOari, hurrengo berritze agintaldian, Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan, giza eskubideen betetzearen zaintzeko boterea ematea, Marokoko poliziak eta armadak eskubide honen kontra behin eta berriro urraketak saihesteko.

Eusko Legebiltzarra, 2015/06/18

Gogorarazten dizuegu, gaur, ekainak 19, Takbar Haddiri elkartasuna adierazteko 24 orduko gose greba egingo dutela bai Gasteizen (eguerditik aurrera Probintzia Plazan) zein Donostian (arratsaldeko lauretatik aurrera Bulebarrean).

Share  Partekatu