Gaurkotasun sahara

SKU Hassanna Aaliarekin batera gipuzkoar foru erakundeetan

18 Ots 2015

Martin Garitano, Gipuzkoako Aldun Nagusiak harrera egin dio Hassanna Aaliari. Hassanna saharar ekintzaile gazteari marokoar epaitegi militar batek biziarteko kartzela-zigorra egotzi zion; espainiar gobernuak asilo eskaera ukatu dio.

Bileran Hassannak bere egoeraren berri eman zien Garitano eta Ander Rodrigez, Gizarte Politika departamentuko diputatuari. Era berean Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuei buruzko azken gertakarien berri eman zien, beren lurraldean sahararrek bizi duten eguneroko errepresio egoera salatuz.

Garitanok elkartasuna adierazi eta erabateko babesa eskaini zion Hassannari, baita marokoar okupaziopean bizi diren saharar guztiei ere.

Ondoren Gipuzkoako Batzar Nagusietan agerraldia egin zuen Hassannak. Aldundian bezala, bere kasuari buruzko xehetasunak eman zituen eta baita okupatutako Mendebaldeko Saharan bizi den egoera latza salatu ere. Talde ezberdinek elkartasuna azaldu zioten eta luzatu zizkioten galderei erantzun zien Hassannak.

Bideoa ikusgai HEMEN

Iturria: Sahara Koordinazio Unitatea. Argazkia: Jon URBE / ARGAZKI PRESS

Share  Partekatu