Gaurkotasun sahara

SEADen aldarrikapenaren 33. urteurrena

25 Ots 2009
Datorren Otsailaren 27an, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zuteneko 33. urteurrena beteko da. Hori dela eta, eta Maroko burutzen ari den zapalkuntzaren aurrean, EUSKAL FONDOAren Sahara Koordinazio Unitateak, Fronte POLISARIOren ordezkaritzarekin batera, egun horretan egun horretan Saharako bandera Euskadiko Erakundeetan ipintzea proposatzen dugu; era baketsuan zapalkuntzari aurre egiten dion herriarekiko gure elkartasun seinale bezala eta, Saharar Herriari etorkizuna erabakitzeko berez dagokion eskubidea agintari marokoarrek onar dezaten presio egiteko asmoz.

Bilbaoko udalak Arenaleko plazan, Arriaga Antzokiaren parean, dagoen mastan saharar bandera jartzea ebatzi duela jakinarazi digu; era berean Bilbaoko SEADen aldeko Lagunen Elkarteak kontzentraziorako deialdia luzatu du, otsailaren 27an bertan, Arenaleko Plazan (Arriaga parean), 18.30tatik 19.15etara. Bertara hurbiltzera gonbidatu eta animatzen zaituztete.
Share  Partekatu