Gaurkotasun sahara

Saharari Kantari

03 Aza 2023

Diska eta kontzertu solidarioa

Saharari Kantari ekimenaren asmoa herri sahararrari keinu bat egitea da, eta musikaren bidez, herri honen askatasunerako eskubidea aldarrikatzea. Elkartasun ekimen honen emaitza abesti bilduma bat jasotzen duen diska da. Euskal Herriko hamasei abeslari eta talde elkartu ditugu disko bakar batean: Mikel Laboa, Oreka TX, Mikel Urdangarin, Anari, Iker Lauroba, Esti Markez, Fariba Sheikhan, Postal Kolekzionistak, Physis versus Nomos, Pello Reparaz, Izaro, Olatz Salvador, Idoia Asurmendi, Itziar Ituño, Eñaut Elorrieta eta Olaia Inziarte, hain zuzen ere. Aziza Brahim eta Ali Seidah artista saharar ezagunek ere bat egin dute ekimenarekin. Saharari Kantari hamabi kantaz osatutako lana da.

Mikel Laboa zenaren abesti mitiko batekin abiatzen da diskoa: 'Martxa baten lehen notak'. Aziza Brahimek eta Oreka Tx-k elkarrekin jo izan dute kontzertuetan kanta horren bertsioa eta egitasmo honi esker grabatu ahah izan dute. Aziza Brahim abeslari sahararrak behin baino gehiagotan jo izan du Euskal Herrian. Eñaut Elorrietarekin â??Desio bat dutâ?? abestia grabatu zuen ere eta diskoak kanta hori ere jasotzen du.

Kristina Berasain lagun eta kolaboratzailearen eskutik dator egitasmoa. Ideia bat izan zena, ametsa bihurtu zen, eta gero promesa moduko bat. Saharako gatazka gertutik jarraitu du kazetariak eta keinu bat egin nahi izan dio herri sahararrari: "Ez dugu ahaztu behar duela hiru urtetik sahararrak berriz ere gerran daudela, eta ez dugu ahaztu behar ia berrogeita hamar urte daramatzatela basamortuen basamortuan erbesteratuta, edo okupaziopean, beraien lurraldean, Mendebaldeko Saharan".

Euskal Fondoa, Elkar, Berria eta Bakun dira ekimenaren babesleak eta laguntzaileak. Azala Iraia Okina ilustratzaileak egin du. Duna batzuk ageri dira irudian, eta emakume sahararrak dantzan, basamortuan.

Arabako SEADen Lagunen Elkarteak ere zerikusia dauka egitasmo honetan. 2013an Mendebaldeko Saharari kantatzeko lehiaketa jarri zuen martxan elkarteak, eta hiru ediziotan abesti sorta ederrak sortu zituzten hainbat eta hainbat musikarik, tartean Pello Reparaz, Iker Lauroba, Izaro eta Postal Kolekzionistak (Hotsneba izenarekin aurkeztu zen lehiaketara). Orain gure egin dugu ekimen haren izena, eta aipatutako artisten kantak aurkituko dituzue hemen, kasu batzuetan bertsio berri batean: Iker Laurobak Esti Markez eta Fariba Sheikhanekin grabatu du â??Saharaâ?? izeneko kanta eta Izarok berriz grabatu du â??Hareaâ?? abestia.

Diskoan, dena den, beste abeslariek aurretik sortutako eta proiektu honetarako propio sortutako beste kanta batzuk ere badaude. Olatz Salvador, Idoia Asurmendi eta Itziar Ituñok elkarrekin kantatzen duten "Haizea harrien kontra" da kanta berri horietako bat. Bestea Eñaut Elorrieta eta Olaia Inziarteren eskutik dator: â??Izar polisariar batâ??. Estrella Polisaria taldearen kanta hau ereserki moduko bat da sahararrentzat eta orain euskarazko bertsio eder bat sortu dute Elorrietak eta Inziartek.

Mikel Urdangarinek eta Physis versus Nomos taldeak Dana eta Saudade e Fatal 2 diskoetan argitaratu zituzten 'Zugan' eta 'Sahara' izeneko kantak. Beñat Antxustegiren taldeak, zentzu horretan, kantaren bertsio berri bat egin du eta izen berri bat jarri dio kanta hari: 'Galdu gabeko irria'.

Sahara dute ardatz kanta guztiek, Anariren â??Bidea eta denboraâ?? kanta izan ezik, kanta honen letrak diskoan txertatzeko modua eman badu ere. Ali Seidah da diskoan kanta bat duen beste abeslari sahararra. â??Sahara nire lurraâ?? abestian euskaraz kantatzen du estribilloan.

Saharari Kantari ekimena ez da diskora mugatzen, ordea. Abenduaren 22an, ostiralarekin, kontzertu solidario bat egingo dugu Donostiako Kursaalean. Diskoan parte hartu duten artistetako asko egongo dira egun horretan oholtzan: Oreka TX, Mikel Urdangarin, Iker Lauroba, Esti Markez, Fariba Sheikhan, Postal Kolekzionistak, Physis versus Nomos, Eñaut Elorrieta, eta Idoia eta Bea Asurmendi. Minatu Embarek, Nayat Hossein eta Hayuh Ramsi izango dira artista saharar gonbidatuak. Jon Maia bertsolariak ere parte hartuko du ikuskizunean eta sorpresaren bat ere izango da tartean.

Behin bakarrik egingo da kontzertua, hortaz, berezia eta ahaztezina izango da. Helburua ahaztutako eta isilarazitako gatazka honi ikusgarritasuna ematea da. Egitasmo honek, dena den, helburu solidario bat dauka ere. Diskoaren salmentan eta kontzertuan bildutako dirua ondare kulturala eta historikoa babestera bideratuko da. Euskal Fondoa eta SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren arteko lankidetza proiektuen markoan ondare kulturalari lotutako egitasmo batera bideratuko dira fondoak.

Donostia Kultura kontzertuaren babesle izango da, lehen aipatu ditugun eragileekin batera. Sarrerak 25 eta 30 eurotan jarriko dira salgai, gaurtik aurrera, eta zero ilara bat sortu da bere ekarpena egin nahi duen ororentzat. Kontzertua iluntzeko 20:00etan hasiko da.

Gure poeta batek esan zuen bezala, poesia etorkizunez betetako arma da, eta espero dugu poesiaz betetako kanta hauek ahanzturari eta axolagabekeriari aurre egiten lagunduko dutela. Gozatu!!

DISKA EROSI NAHI DUT

KONTZERTURA JOAN NAHI DUT

Share  Partekatu