Gaurkotasun sahara
Sahararen aldeko Euskal Karabana 2022
17 Urt 2022
Beste behin ere, elkarte eta erakundeak Sahararen aldeko Euskal Karabana prestatzen ari dira
Egunotan lurralde osoko elkarteak ari dira Saharako errefuxiatuen kanpamenduetarako elikagaiak eta bestelako produktuak biltzen Sahararen aldeko Euskal Karabana, Piztu itxaropen bat-ren markoan.
.jpg)
Bilketan parte hartzeko, Saharar Herriaren aldeko hurbilen dagoen elkartearekin harremanetan jar zaitezke eta produktu hauetakoren baten ekarpena egin: arroza, lekaleak, pasta, azukrea, hegaluzea edo sardinak oliotan, eta konpresak.Era berean, ekarpen ekonomikoa egin nahi dutenek elkarte beraren kontu korrontean sar dezakete, Sahararako laguntza humanitarioko karabanarako dela adieraziz, edo 619.029.748 - 619.029.648 telefonora deituz, bertan adieraziko baitiete zein kontu korrontetan egin dezaketen diru-sarrera.Halaber, zuzenean kontu korronte honetan egin daiteke 3035 0176 23 1760034061 (Laboral Kutxa), zeinaren titularra RASDen Lagunen Elkartea den.


Partekatu