Gaurkotasun sahara

Sahararen aldeko 16. Euskal karabana abian da

29 Ots 2020

Bidali diezaiogun Saharar herriari gure elkartasuna eta maitasuna

Saharako errefuxiatuen aldeko janari bilketa bukatu da.

Donostian 13.200 kilo jaso ditugu, hainbat merkatalgune eta ikastetxeetan.

D-Busen izan dugu, beste urtetan bezala, elikadurak biltzeko, sailkatzeko eta kamioietan kargatzeko aukera paregabea. Bertako 3 txoferrek eramango dituzte, gazte batzuek txukun eta polit margotutako Gipuzkoako 2 kamioi.

Udalei, herritarrei, ikastetxeetako komunitateei, D-buseko arduradun eta langileei, txoferrei, grafiteroei eta lan honetan lagundu diguten guztiei bihotz-bihotzez mila esker.

Aurtengo karabanak 250 tona eramango ditu 7 trailerretan eta datorren larunbatean, otsailak 29, irtengo da Donostiako Zurriolatik, goizeko 10etan.

Share  Partekatu