Gaurkotasun sahara

Sahararako ibilgailuak 2019. Euskal entitateek Saharar Errefuxiatuen Kanpamenduetako erakundeei dohaintzan emandako ibilgailu arinen karabana.

04 Eka 2018

Hainbat gertakariren ondorioz, Sahararako ibilgailuen karabana apirilaren 9ra atzeratu da.

Saharako Errefuxiatu kanpamenduetako erakundeen garraio aukera eta komunikazioak hobetzeko asmoz, Fronte Polisarioak Euskadirako duen Ordezkaritzak ibilgailu arinak dohaintzan emateko kanpaina bat antolatu du. Horren helburua, erakunde sahararren eguneroko lana eraginkorrago egitea da, mugikortasun autonomoa izatea bideratuz.

Proiektuaren jarraipena eta Ilargi Erdi Gorri Sahararrak egingo du, Euskadiko Fronte Polisarioaren ordezkaritzaren bitartekari ere izango dena. Ilargi Erdi Gorria izango da ibilgailuak saharar erakundeei esleitzeko arduraduna.

Zer ibilgailu eman daitezke?

Mota guztietako ibilgailuak: kotxeak, 4x4ak, furgonetak, eta abar… baldintza minimo batzuk betetzen badituzte. Horretarako, hurrengo baldintzak bete beharko dira:

  • - IATa eguneratuta izatea.
  • - Asegurua egunean izatea, Estatutik atera bitartean behintzat.
  • - Dokumentazioa eguneratuta izan behar dute (bajan emanda egotekotan, Alikanteko portura heltzeko modua bilatu beharko da (garabia…))
  • - Mekanika aldetik egoera onean egotea

Nork gidatuko ditu ibilgailuak?

Boluntarioak beharko dira. Gutxienez bi pertsona izango dira ibilgailuko, gutxienezko bi urteko gida baimenarekin. Gidari bakoitzak bere itzulera billetea ordaindu beharko du.

Zer gastu estali behar dira?

Ibilgailu motaren arabera izango da:

  • Kotxeak: 991€
  • Furgonetak: 1292€
  • Kamioiak: 1694€

Zehaztasunak proiektuan ikus daitezke.

Zeintzuk dira data garrantzitsuak?

Ibilgailuaren dohaintza lehenbailehen egitea gomendatzen da, baina azaroaren hasiera arte onartuko dira.

Karabana Gasteiztik irtengo da apirilaren 9an Tindufera bidean, eta gidariak apirilaren 20an itzuliko dira.

Informazioa

Idazkaritza.sahara.euskadi@gmail.com

635 285 982 (Jone Ortuondo. Euskadiko Saharar Ordezkaritzako idazkaria).

Eskari gutuna deskargatu.

Proiektu osoa deskargatu (gaztelaniaz): Sahararako ibilgailuak.

Laburpena deskargatu euskaraz.

Eranskinak deskargatu.

Share  Partekatu