Gaurkotasun sahara

Saharar herriaren Batasun Nazionalaren Eguna

14 Urr 2021

Saharar herriaren Batasun Nazionalaren Egunaren Ospakizuna Donostian

Urtero bezala, 2020an izan ezik, aurten ere ospatu da Saharako Batasun Nazionalaren Eguna, Donostiako SEADen Lagunen Elkartearen eta Euskal Fondoaren eskutik, Mundubaten laguntzarekin.Ekitaldia urriaren 13an burutu zen Donostiako Tabakalerako Kultur Plazan eta jende asko bildu zuen.
 
Aurten, Mendebaldeko Saharako baliabide naturalen espoliazioa izan da gaia. Horretarako, programak OCUPACIÓN S.A. dokumentalaren proiekzioa eta gai horretan adituak zirenen ekarpena izan zituen filmaren ondorengo solasaldian. Eguna amaitzeko, Nestor Basterretxea plazan Saharako musika kontzertua izan zen.
 
Share  Partekatu