Gaurkotasun sahara
Saharar Herriarekiko Laguntza eta Elkartasuna adierazteko Nazioarteko Konferentzia: 41. EUCOCO, Vilanova i la Geltrú, azaroak 18-19
Saharar Herriari laguntza eta elkartasuna adierazteko Europako Biltzarra (EUCOCO) 1975etik urtero Europako hiriko ezberdin batean ospatzen da: Vitoria-Gasteiz, Bartzelona, Erroma, Valentzia, Brusela, Modena...
Aurten Vilanova i la Geltrún ospatuko da, azaroaren 18 eta 19an. Izen emateko epea zabalik dago 2016ko urriaren 14rarte.
EUCOCO-ak Saharar Herriarekiko nazioarteko elkartasun mugimenduen arteko urteroko hitzordu garrantzitsuena dira zalantzarik gabe, 5 kontinenteetako parte-hartzaileak jasoaz. SEAD aitortzen duten Gobernuetako ordezkariek, Diputatuek eta estatu mailako zein nazioarteko hautetsiek, Gobernu Autonomikoek, Aldundiek eta Udalek, Elkarte politiko eta sindikalek, Saharar Herriaren lagun diren elkarteek, GGKEek, legelariek, kulturaren eremuko pertsonek... parte hartzen dute urtero elkartasun hitzordu honetan.
Informazio zabalagoa EUCOCOko web orrialdean: http://www.eucococatalunya.org/


Partekatu