Gaurkotasun sahara

Saharar Batasun Nazionalaren Eguneko ospakizunak

06 Urr 2016

1975eko urriaren 12an, sahararrek, POLISARIO Frontearen printzipioekin bat egiten zutela iragarri eta Batasun Nazionalaren eguna aldarrikatu zuten.

Saiakera kolonial guztiek zatituak mantendu nahi izan dituzten arren, beraiek, batuta jarraitu dute 41 urte hauetan; ahots bakarraz eta abangoardia bakarraz, atsedenik gabe jarraitzen dute lanean, helburu batek gidatuta:  askatasuna eta independentzia; nahiz eta Marokok herri honen okupazioa betikotu nahi izan.

Herri honentzat Saharar Batasun Nazionalaren eguna ospatzeak esan nahi du, herri bezala errespetatua izateko legezko eskubidea irmoki ospatzea, bereari eusteko, libre izateko eta lurraldea eta batasuna defendatzeko eskubideak ospatzea.

Gipuzkoako Sahararren Elkartea, Donostiako SEADen Lagunen Elkartea eta Euskal Fondoako Sahara Koordinazio Unitatearen artean ekintza ezberdinak antolatu ditugu egun garrantzitsu hau ospatzeko. Donostiako Bulebarrean, urriaren 12an haima bat jarriko dugu arratsaldeko bostetatik aurrera. Bertan hennazko tatuaiak egingo dira, tea dastatu, dokumental ezberdinak ikusgai izango ditugu eta 18:00retan Ali Seidah-ren kontzertuaz gozatu ahal izango dugu.

Animatu eta parte har ezazu! 

Share  Partekatu