Gaurkotasun sahara
Saharako Herriarekin Senidetutako Hirien Konferentzia
Euskal Herriko eta Mendebaldeko Saharako tokiko agintarien topaketa
Euskadiko Saharako Ordezkaritzaren eta Euskal Fondoaren eskutik, Saharako eta Euskal Herriko tokiko agintariak Gasteizen bilduko dira abenduaren 2an, beren harremanak berritzeko eta Saharako auziarekin duten konpromiso politikoa berresteko.
Gaur egun, Sahararekin senidetuta dauden 115 euskal erakunde publiko baino gehiago daude. Lankidetza-proiektuen bidez saharar herriari babesa ematen dioten instituzioak kontuan hartuta, are gehiago dira.
Hitzaldia Goiuri Jauregiko Martin de Salinas aretoan izango da, ondorengo egitarauarekin:
11:30 Ekitaldiaren Irekiera
Pedro Elosegi – Arabako Batzar Nagusietako Presidentea
Fatma El Medhi – SEADko Lankidetza Ministroa
Juanma Balerdi – Euskal Fondoko Zuzendaria
12:00 Mendebaldeko Saharako gatazkaren egungo egoera
Abdulah Arabi – Espainiarako Saharako Ordezkaria
M. Limam Mohamed – Euskadirako Saharar Ordezkaria
12:45 Nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideen urraketa Mendebaldeko Saharan
Irantzu Mendia – Hegoa, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuko Zuzendaria
13:15 Errefuxiatuen kanpamenduen egoera, laguntza humanitarioaren defizita eta Saharako dairen eta wilayen beharrak
Fatma El Medhi – SEADko Lankidetza Ministroa
Salhi Ahmed -SEADko Senidetzeen Zuzendaria
14:00 Azken Ebazpenaren irakurketa
14:15 Ekitaldiaren itxiera
Gorka Urtaran – Vitoria-Gasteizko Alkatea
Interesa duten erakunde publikoetako agintarientzako izen-ematea azaroaren 30era arte egongo da zabalik, helbide honetan: ucs-sku@euskalfondoa.eus.jpg)


Partekatu