Gaurkotasun sahara
Saharako gazteen egoeraren gaineko elkarrizketa- jardunaldia
Arabako SEAD-en Lagunen Elkartetik Saharako gazteen egoeraren gaineko elkarrizketa- jardunaldira gonbidatzen zaitugu. Saioa, Artium Museoan (Frantzia Kalea, 24, Gasteiz) izango da, abenduaren 1ean, 10etatik 13:15etara.
SEADen Lagunen Elkarteak bultzatzen duen saharar gazteen ahalduntze-lanaren barruan antolatzen da jardunaldia. Saio honetan, Saharar gazteriaren gaur egungo erronkak modu parte-hartzaile batean aztertzeko aukera egongo da. Horretarako, gazteria edo Sahararen arloetan ari diren agente nabarmenak gonbidatzen ditugu aztertze-ariketa honetara, euren esperientziatik ekarpenak egin ditzaten.
Bestalde, “Saharako kanpamenduetako gazte errefuxiatuak: linboaren ziurgabetasunean harrapatuak” ikerketa aurkeztuko da, UPNA-ko Carlos Vilches eta Natxo Esparza irakasleen lana.
Azaroaren 24a baino lehen eskertuko dugu baieztapena helbide elektroniko honetara administrazioa@saharaelkartea.org edo telefonora: 945147853.
Programaren aurrerapena:
Hasiera: Arabako SEADen Lagunen Elkartea eta Euskadirako Saharar Ordezkaritza.
Ikerketaren aurkezpena: “Saharako kanpamenduetako gazte errefuxiatuak: linboaren ziurgabetasunean harrapatuak”. Carlos Vilches, egilea eta UPNAko irakaslea.
Kanpamendu eta diasporako gazte sahararren arteko elkarrizketa. UJSARIO (Saguia el Hamra eta Río de Oro-ko Gazteen Batasuna) – Diasporako gazte sahararrak
Lan taldeak: kanpamendu eta diasporako saharar gazteriari nola eragiten dien gai hauei buruzko hausnarketa: bizitza-proiektua garatzeko oztopoak, genero ekitatea eta parte-hartzeko benetako aukerak.
Itxiera: SEADen Lagunen Elkarteak bultzatutako gazteriari buruzko proiektuen aurkezpena.


Partekatu