Gaurkotasun sahara

Sahara Donostiako Jazzaldian

20 Uzt 2016

Saharar Errepublikak 40 urte bete ditu aurten. Duela 30 etorri ziren bertako lehen haurrak Donostiara Oporrak Bakean programaren baitan. Aurten Europako Kultur Hiriburu dela eta, Sahara Koordinazio Unitateak ekintza berezi bat antolatu du Donostiara uda pasatzera etorri diren haurrentzat; beste behin,  Mendebaldeko Sahararen auzia mahai gainean jartzeko eta mezua publiko ezberdinetara helarazteko.

Aste honetan zehar Donostiako Musika eta Dantza Eskolak eskaintzen dituen udaleku musikaletan murgilduta dabiltza eta datorren larunbatean, hilak 23, goizeko 11tan, udalekuetan landutako emaitzak eskainiko dizkigute Txikijazz Jaialdian.

Txikijazzeko taula gainean Bufa&Sons taldea izango da; umorean oinarritutako topaketa musikal bat da. Hainbat objekturi soinua eraginez –erratza, muleta, eskailera, hesia, aulkia, adreilua, makarroiak…– solasaldi komiko, zirraragarri eta magiko bat ezartzen dute ikus-entzuleekin. Familia osoarentzat eta publiko guztientzat pentsatutako ikuskizun-tailer didaktiko bat da.

Kontzertuaren gaineko xehetasun gehiago: HEMEN 

Bufa&Sons taldearen bideoak hemen ikusgai: HEMEN 

Gonbidatuta zaudete!

Share  Partekatu