Gaurkotasun sahara
Oporrak Bakean: eskerrak
Iraila hasi da eta jada etxera itzuli dira gure artean uda pasa duten 320 saharar neska-mutilak.
Sahara Koordinazio Unitatetik eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiogu Loiuko Udalari talde honen etorrera eta itzuleran ematen duen ohiko laguntzaz gain, oraingoan, hegaldi bat bertan behera gelditu zela eta, bidaiatzekoak ziren haur eta begiraleak artatu zituelako hurrengo eguneko hegaldi-arte; baita Loiuko Gurutze Gorriari eta lagundu zuten boluntario guztiei ere.
Bestalde, eskerrak ere Bizkaiko Foru Aldundiko Behatokiari haurren etorrera arintzeko jartzen dituen autobusengatik.
Eta azkenik, parte hartzen duten elkarte, familia, udal, teknikari, eta boluntario guztiei, ekarpen guzti hauek gabe ezinezkoa litzatekeelako Programaren kudeaketa.


Partekatu