Gaurkotasun sahara
Mennak dakiena
Mendebaldeko Saharari buruzko istorio bat
Mennak dakiena aurkezten dizuegu, Europako herrialdeek Mendebaldeko Sahararekin duten loturari buruzko komunikazio-kanpaina. Justizia, askotan, interes ekonomiko eta komertzialen gainetik ez dagoela islatzen duten gertaera historiko eta berriak kontatzen dituen lana da.Menna da ikus-entzunezko labur honen protagonista sahararra; gertakariak nola garatu diren kontatzen du eta horiei buruz hausnartzeko eskatzen digu.
Kanpaina hau urrian abiatzen dugu urrian ospatzen baita Saharako Batasun Nazionalaren Eguna; okupaziopean, erbestean edo Tindufeko (Aljeria) kanpamentuetan bizirik irauteko borrokatzen duen herri sahararrarentzat jai garrantzitsuenetako bat.
Bideo hau zuen inguruko pertsona guztiekin partekatzera gonbidatzen zaituztegu, agian ez baitakite zer gertatu den eta zer gertatzen ari den Mendebaldeko Sahararen inguruan. Horrela, gero eta pertsona gehiagok kontzientzia hartu eta esparru gehiagotatik jardun ahal izango dute.
Zer ezkutatzen du Mendebaldeko Saharak beste herrialde batzuek beren interesak jatorrizko biztanleen eskubideen gainetik jartzeko?
Nortzuk dira Mendebaldeko Sahararen okupazioaren onuradun?
Zergatik ez du Europak Nazioarteko Zuzenbidea betetzen Mendebaldeko Saharako lurraldeari lotutako merkataritza-tratatuetan?
Gaur egungo arrantza-hitzarmena indarrean jarri zenetik, Mendebaldeko Saharako uretan arrantzatzeko baimena duten Espainiako ontzien % 80 inguruk ez du erabili. Orduan...*
Zergatik errekurritzen du Espainiak saharar herriaren onespena ez duten akordioak errefusatzen dituen EBko auzitegi orokorraren epaia? Ikusi bideoa:
Eta... Zer egin zenezake zuk bidegabekeria honi amaiera emateko? Ba seguraski uste duzuna baino gehiago...
ā?¢ Saharar herriaren egoerari buruzko informazioa zabaldu, jende gehiagok jakin dezan eta agenda politikoetan sar dadin.
ā?¢ Saharar herriarekiko lankidetza-proiektuak proposatu udal-erakundeei.
ā?¢ Toki-erakundeei Saharari babes politikoa emateko ekimenak proposatu: adierazpen instituzionalak, besteak beste.
ā?¢ Kontsumitzen ditugun teknologia- eta elikadura-produktuen jatorria egiaztatu, sahararren eskubideak errespetatzen ez dituzten enpresak aberastea saihesteko.
ā?¢ Gobernuek Nazioarteko Zuzenbidea betetzeko neurriak har ditzaten laguntzea EBn eta NBEn dituzten posizioen bidez.
Beste batzukā?¦
Sahararen aldeko elkarte batean sartu
...
*EFEagro. 2023, uztailaren 11. Los pescadores espaƱoles tienen activas 19 de las 93 licencias de pesca del pacto UE-Marruecos. https://efeagro.com/LICENCIAS-ESPANA-PACTO-UE-MARRUECOS/



Partekatu