Gaurkotasun sahara

Mendebaldeko Sahararen autodeterminazioaren aldeko Nazioarteko Legebiltzarkideen Sarea sortu da Parisen, Eusko Legebiltzarreko intergrupoaren parte hartzearekin.

28 Eka 2018

Ekainaren 22an Mendebaldeko Sahararen autodeterminazioaren aldeko Legebiltzarkideen Sarearen lehen Saioa antolatu zen Parisen. Bertan sinatutako deklarazioaren bitartez Sarea sortzen da eta nazioarteko beste legebiltzarkideek bat egitera gonbidatzen dira.

Helburu bezala ezartzen da “sareak informazioa bildu, gai honekiko legebiltzarkideen lana sustatu eta nazioartean legebiltzar arteko ekintzak koordinatzeea bilatzen du, besteak beste, NBEren eskatzaileen koordinazioa NBEko komisioaren laugarren batzarrean, "politika bereziak eta deskolonizazioa" izeneko saioan, alegia”.

Ikusi deklarazioa hemen [frantsesez]

Share  Partekatu