Gaurkotasun sahara
KOMUNIKATUA: haur saharar batentzat harrera bilatzen duen WhatsApp faltsu batez ohartarazten dute
Fronte POLISARIOak Euskadin duen Ordezkaritzak eta Oporrak Bakean Lan Taldeak, Euskadira Uztailak 1 eta 2an iritsiko diren haur guztiek harrera familia badutela jakin arazi nahi dizuegu.
Sare sozilaetan eta WhatsApp bidez mugitu den eta mugitzen ari den mezuaren berri badugu. Mezua gezurra dela eta gainera iruzur bat dela jakin arazi nahi dugu. Bertan azaltzen den telefono zenbakia erantzungailu batena dela eta mezua entzuten den segundo bakoitzeko kobratzen duela.
Mezuari kasurik ez egiteko eta, ahal duzuen neurrian, mezua blokeatzeko eskatzen dizuegu. Elkarte eta udalei mezu hau zabaltzea eskatzen dizuegu.
Interesa azaldu duten pertsona guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu, eta nahiz eta, aurtengorako behar ditugun harrera familia guztiak izan, zuen datuak saharar lagunen elkarteetan edota oporrakbakean@gmail.com era idatziz utz ditzakezue eta datorren urtean kanpaina martxan jarri ahala zuekin harremanetan jarriko garela adierazten dizuegu.
Mila esker guztioi,



Partekatu