Gaurkotasun sahara
Ibilaldi Berdeak 40 urte, 40 urteko elkartasuna Sahararekin
06 Urr 2015
Mendebaldeko Sahara Marokoren menpe jarri zuen Ibilaldi Berdea 1975eko azaroan hasi zen. 40 urte hauetan bultzatu diren elkartasun politikak aztertu, Mendebaldeko Sahararen egoeraz eta etorkizunez eta etorkizunerako elkartasun-politikez gogoeta egiteko asmoz, Alkartasuna, Iratzar eta Ezkerraberri fundazioek jardunaldi bat eta hiru hitzaldi antolatu dituzte.
Jardunaldi nagusia Gasteizen izango da urriak 16 ostiralean. Arratsaldeko lauretan hasita, Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, hitzaldi eta mahai inguru interesgarriak eskainiko dira. Atxikitako kartelean (HEMEN) informazio zabalagoa duzue.
Jardunaldi honetaz gain, beste hiru hitzaldi antolatu dira:
- Urriaren 14an, 19:00etan, IRUÑAko Katakraken (kale Nagusia 54), Mohamed Gialiani, POLISARIO Fronteak Nafarroan duen ordezkaria izango da hizlari
- Urriaren 14an, 19:30etan, TOLOSAko Kultur Etxean (Triangelu plazan), Lih Beiruk, POLISARIO Fronteak EAEn duen ordezkaria izango da hizlari
- Urriaren 20an, 19:00etan, BILBAOko Ibaiondoko Udaltegiko Ganbaran (La Bolsa. Pelota kalea 10), Lih Beiruk, POLISARIO Fronteak EAEn duen ordezkaria izango da hizlari


Partekatu