Gaurkotasun sahara

Hassanna Aaliaren aldeko mobilizazioak datozen egunetan Euskal Herrian

26 Urt 2015

Espainiak asilo politikoa ukatu eta herrialdea uzteko hamabost eguneko epea jarri dio Euskal Herrian bizi den Hassanna Aalia gazte sahararrari. Marokok gaztea atxilotuz gero, torturatua izateko arriskuan egongo da, eta bizi osorako kartzela zigorra bete beharko du. Egoera horren aurrean, protesta egitera deitu dute hainbat kolektibok. Larunbatean, urtarrilak 31, manifestazio nazionala egingo dute Bilboko Arriagatik abiatuta, eta astean zehar beste hainbat mobilizazio antolatu dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan.

Aurrerago duzue behin behineko zerrenda. Datu gehiago izan ahala eguneratzen joango gara.

Urtarrilak 27, asteartea

  • HERNANI: 20:00etan elkarretaratzea herriko plazan.

Urtarrilak 28, asteazkena

  • TOLOSA: 19:00etan elkarretaratzea Triangulo plazan.

Urtarrilak 29, osteguna

  • LAUDIO: 19:00tan elkarretaratzea Lamuza plazan
  • ZARAUTZ: 19:30etan elkarretaratzea Lege Zaharren enparantzan.
  • GASTEIZ: 19:30etan elkarretaratzea Correos parean.
  • IRUÑEA: 20:00etan elkarretaratzea udaletxe plazan.

Urtarrilak 31, larunbata

  • BILBO: 17:00etan manifestazioa Arriaga plazatik.
Share  Partekatu