Gaurkotasun sahara

Gertatutako guztia argitan jarri

15 Eka 2022

Euskal Fondoak, Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusien lankidetzarekin, 2021ean eta 2022aren hasieran, EHUko HEGOA Institutuaren bitartez, “Egia aurrera doa: Mendebaldeko Saharan gertatzen ari diren giza eskubideen urraketen, bereziki emakumeen kasuen, ikerketa eta intzidentzia” proiektua egin zuen.

Proiektu horren helburua zen, alde batetik, Marokok giza eskubideak urratu zizkien biktima sahararren egiari eusteko tresnak sortzea, eta, bereziki, emakumeen egiari eusteko tresnak sortzea.

Era berean, Saharako erakundeek eta gizarte-erakundeek giza eskubideen arloan ikertzeko eta eragiteko dituzten gaitasunak indartzea.

Eta, azkenik, Marokoren indarkeria politikoaren biktima sahararrei eta biktimen senideei aholkularitza juridikoa eta laguntza eskaintzea.

Ekimenak Saharako hainbat erakunderen inplikazioa eta lana izan zuen, bai lurralde okupatuko erakundeetakoa, bai errefuxiatuen kanpamenduetakoak. Erakunde horietako kideek prestakuntza jaso, elkarrizketa guztiak burutu eta txostenak idatzi dituzte.

Ahalegin horren guztiaren ondorioz, 81 dosier egin dira beren eskubideen urraketaren biktima izan diren emakume sahararrei buruz. 81 emakumeren lekukotasunen datu-basea sortu da, arabieratik gaztelaniara itzulita eta transkribatuta (elkarrizketak, inkestak, argazkiak, bideoa, salaketak).

“Gertatutako guztia argitan jarri” ikerketaren emaitzak euskaraz, gaztelaniaz eta arabieraz argitaratu dira, eta dokumentu guztiak jendarterakoa doan daude eskuragarri Hegoaren webgunean:

https://publicaciones.hegoa.ehu.eus/eu/publications/528

(Euskal Fondoak paperezko aleak ditu)

Gainera, infografia bat egin da, Mendebaldeko Sahara okupatuan emakumeen giza eskubideen egoera ikusarazteko tresna gisa, guztia argitara ateratzea helburu duen ikerketaren emaitza nagusiak grafikoki laburbiltzen dituena. Infografia gaztelaniaz, ingelesez, euskaraz eta arabieraz egin da.

 

Share  Partekatu