Gaurkotasun sahara
Gdeim Izik 10 urte
10 urte igaro dira Marokoko Indar Armatuek Gdeim Izik Saharako Erresistentziaren kanpalekua bortizki suntsitu zutenetik
2010eko urriaren 8an, behartutako pobretzea, langabezia, arrazakeria eta oinarrizko askatasunik eza dakarren apartheid ekonomiko, sozial eta politikoari "nahikoa da" esateko, Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan zegoen saharar talde txiki batek jaimak altxatu zituen basamortuan, Gdeim Izik izeneko leku batean, El Aaiun hiriburutik 13 km-tara.
Denda horiei milaka gizon, emakume, haur eta adineko batu zitzaizkien berehala, eta 7.000 jaima baino gehiagoko kanpamentua osatu zuten, 20.000 pertsonatik gorakoa. Guztiak, giza eskubideak, eskubide sozialak eta ekonomikoak errespeta daitezela eskatzeko protesta baketsu bat egiteko irrikaz.
Lehenengo asteetan, Marokoko agintariek eta hedabideek goraipatu egin zituzten kanpamenduaren antolaketaren arrakasta, erreklamazio sozioekonomikoen zilegitasuna eta Elkarrizketa Batzordearen zeregina, azken hau Marokoko agintariekin hitz egiteko kanpalekuko solaskideak.
Urriaren 12an, kamioi armatuak, helikopteroak eta ibilgailu militarrak kanpamentuaren inguruan zirkulatzen hasi ziren, baita kanpamenduaren inguruan barrikadak eta kontrolguneak eraikitzen ere. Geroago, hareazko harresi bat eraiki zuten kanpamenduaren inguruan, sahararrak berriz ere kontrolpean eta setiatuta egon zitezen. Marokoko Indar Armatuek gero eta gehiago estutu zuten kanpalekua eta sahararren egoera humanitarioa gero eta kezkagarriagoa bihurtu zen.
Urriaren 24an, Marokoko armadak tiro egin zuen kanpalekura janariarekin sartzen saiatzen ari zen ibilgailu baten aurka. Nayem Elgarhi, 14 urteko haur saharar bat, bertan hil zen.
Baina manifestari sahararrak ez ziren mugitu eta Gdeim Iziken jarraitu zuten, nahiz eta tentsioak handiak izan.
2010eko azaroaren 5ean, Marokoko Gobernuak akordio bat lortu zuen Elkarrizketa Batzordearekin, enplegu-etxebizitza eskaerei eta beste neurri batzuei erantzuteko, eta 2010eko azaroaren 8tik aurrera gauzatuko zirela ziurtatu zien. Orduan, Gdeim Iziken zeuden sahararren erregistroa egiteko ekipo informatikoak zituzten kanpin-denda handiak jarri zituen kanpamentuaren kanpoaldean. Akordioaren edukia ezagutzera eman ondoren, kanpamentuko sarrera bertara sartu nahi zutenei ireki zitzaien.
Nahiz eta akordioak bertako biztanleek kanpamendua modu baketsuan desegitea aurreikusi, arrazoiak zeintzuk ziren jakin gabe, azaroaren 7an Aaiungo Apelazio Auzitegiko fiskalak 25 saharar bilatu eta atxilotzeko agindua eman zuen, eremua ezegonkortzeko eta Maroko barruko segurtasunaren aurka egiteko 20.000 pertsona baino gehiago bahitu izanaren akusazio nagusiarekin. Egun horretan bertan kanpamenturako sarrera itxi zuten.
2010eko azaroaren 8ko goizeko 6etan, Marokoko indarrek operazio bortitz handi bat gauzatu zuten kanpalekua desegiteko. Operazio horretan, ur beroko mahukak, gas negar-eragileak eta beste indarkeria mota batzuk erabili zituzten saharar herritarrak sakabanatzeko. Liskarrak izan ziren Marokoko indarren eta kanpalekuko segurtasunaren arduradunen artean. Indarkeria Aaiungo kaleetan jarraitu zuen. Segurtasun indarretako hamaika kide eta bi zibil hil ziren istiluetan eta 500 pertsona inguru atxilotu zituzten.
Euren aurkako kargu ofizialik gabe eta etengabeko torturak jasaten hilabeteak kartzelan igaro ondoren, atxilotu gehienak baldintzapean aske utzi zituzten. Baina 25 gizon akusatuak izan ziren eta Marokoko auzitegi militar batek epaitu zituen. 2013ko otsailaren 17an, auzitegi militarrak epaiketa ez bidezko baten ondorioz, giza eskubideen aldeko 25 gizon ekintzaileak 20 urtetik biziarteko kartzela-zigorrekin kondenatu zituen.
Nazioarteko komunitateak epaiketa baliogabetzat jotzen zuen bidezko epaiketa baten berme guztiak urratzeagatik eta honek egindako presioaren ondorioz, Marokok bigarren epaiketa bat egin zuen auzitegi zibil batean 2016/2017 urteetan.Auzipetuak berriz ere kondenatu zituzten, torturapean lortutako aitorpenak beste frogarik gabe.
Inputatuek, defentsaren aholkuarekin, Rabateko Apelazio Auzitegiak 2017ko uztailean emandako epaia inpugnatu zuten, eta beste behin gogorarazi zuten haien aurka egindako tortura izugarrien ondorioz lortu zirela erruduntasunaren oinarri diren txostenak. Marokoko kasazio Auzitegiak Gdeim Izik auziari buruz egindako entzunaldia 2020ko azaroaren 4an izan zen, eta epaia datozen asteetan eman beharko luke.
Gaur egun 19 gizon espetxean daude oraindik, tortura gizagabeak jasaten, 20 urtetik biziarteko kartzela-zigorrekin.
Preso politikoei buruzko egungo informazioa:
- Biziarteko espetxealdira kondenatutako preso politikoak:
- Abdeljalil Laaroussi
- Abdalahi Lakhfawni
- Ahmed Sbaai
- Brahim Ismaili
- Mohamed Bani
- Mohamed El Bachir Boutenguiza
- Sidahmed Lemjeyid
- Sidi Abdalah B´hah
- 30 urtera kondenatutako preso politikoak:
- Cheij Banga
- Enaama Asfari
- Mohamed Bourial
- 25 urtera kondenatutako preso politikoak:
- El Houssein Ezzaoui
- Hassan Dah
- Mohamed Babait
- Mohamed Embarek
- Mohamed Lamin
- 20 urtera kondenatutako preso politikoak:
- Abdalahi Toubali
- Bachir Elkhadda
- Mohamed Tahlil
- Mohamed El Ayoubi (fallecido estando en libertad por estado grave de salud)
- 2017/07/19an askatutako preso politikoak
- Deich Eddaf
- Larabi El Bakay
- 2013ko otsailaren 17ko bi urte eta 3 hilabeteko zigorraren ondoren aske utzitako preso politikoak. Kondena baino denbora gehiago egon ziren preso:
- Ettaki Elmachdoufi.
- Sidi Abderrahman Zeyou.
- Hassanna Alia, Auzitegi Nazionalak Errefuxiatuen Estatutua onartu ziona
Testu hau honako dokumentu hauen bilketatik idatzi da:
ASOCIACIÓN INTERNACIONAL PARA LA OBSERVACIÓN DE LOS DERECHOS HUMANOS. Informe sobre el juicio celebrado ante el tribunal militar permanente (rabat, 1-17 de febrero de 2013) en relación con los hechos acaecidos en el campamento de Gdeim Izik (Sahara Occidental) 18 de marzo de 2013
POR UN SAHARA LIBRE. Gdeim Izik – El grito por la libertad – Dónde está ahora
POR UN SAHARA LIBRE. Gdeim Izik – Maître OULED sobre la nueva audiencia del Tribunal de Casación
CEAS-SAHARA Gdeim Izik
AMNISTÍA INTERNACIONAL. Marruecos / Sáhara Occidental: Es necesario liberar o volver a juzgar a los 21 saharauis encarcelados hace 5 años
Marokoko segurtasun indarrek kanpalekua suntsitu zuten egunean Gdeim Izik kanpalekuan zeuden bi aktibisten bideo hau ikustea gomendatzen dugu.
Ikusi bideoa: Gdeim Izik. El Campamento de la Resistencia Saharaui


Partekatu