Gaurkotasun sahara

Euskal Elkartasun Karabana

23 Urt 2024

Sahararekiko euskal elkartasun olatua bueltan da

Bilketa kanpaina guztien helburua saharar errefuxiatuen elikadura-segurtasuna bermatzea da, eta hori funtsezko faktorea da errefuxiatuen osasunerako eta ongizaterako.

Azken urteotan, Ilargi Erdi Gorri Sahararrak etengabe egin dio dei Nazioarteko Komunitateari, Tindufen (Aljeria) dauden saharar errefuxiatuen kanpalekuetan elikadura-premia larriaren egoerari buruz*.

Horregatik, Sahararekin solidarioak diren EAEko elkarte eta erakunde publikoek, bere aukera mugatuen bidez, oso garrantzitsutzat jotzen dute kanpoko elikadura-laguntzaren kopurua handitzea, Saharako prebentzio-egitura indartuz.

Horretarako, euskal gizartearen artean jakiak (arroza, pasta, atuna eta sardinak olio, azukre eta lekaleetan) eta emakumeentzako produktu higienikoaen (konpresak) bilketa martxan da 2023ko abenduaz geroztik, baita karabanan eramateko bigarren eskuko kamioiak erostea, erakunde publikoek, batez ere udalek, egindako ekarpenekin.

Guztira 80 eta 100 tona biltzea espero da, 2024ko otsaila hasierarako. Ondoren, euskal karabana Donostiatik irtengo da gainerako karabanekin bat egin eta Aljeriarantz abiatzeko.

Hurbilen duzun elikagai-bilketa non egiten ari den, edo erakunde publiko batetik lankidetzan aritzeko, jarri harremanetan zonaldeko erreferentziazko Sahararekin solidarioa den elkartearekin, edo honako hauen bidez:

amigasconelsahara@gmail.com

636096398

688617129

*https://elpais.com/planeta-futuro/2022-11-23/crisis-alimentaria-en-los-campamentos-saharauis-nunca-habia-visto-un-deterioro-de-la-situacion-como-el-actual.html 

Share  Partekatu