Gaurkotasun sahara

Emakumeen ahalduntze politkori buruzko tailerrak

12 Abe 2022
Sei euskal emakume ezagun Saharako kanpamentuetara joan dira, 36 emakume sahararrekin topo egiteko

Euskal Fondoa eta Euskadirako Saharar Ordezkaritzaren arteko lankidetzaren ondorioa da Auserdeko UNMS-ren  (Saharako Emakumeen Batasun Nazionala) egoitzan egin den tailer hau. Azken bi urte hauetako geldialdiaren ostean indartsu eta gogo biziz saretu dira bi herrien arteko lankidetza harremanak eta generoa eta ahalduntzearen inguruan hausnartzeko aukera izan da.  Lau egunetako egonaldian, Euskal Herriko sei emakumezko politikari eta ordezkari sozialek, saharar ordezkari eta eragileekin batera ahalduntze politikorako tailerrean parte hartzeko aukera izan dute.

Ahalduntze politikoaren inguruan gogoeta eta lanketa egitea izan da tailer honen helburu nagusia. Hizketarako eta  bizipenak trukatzeko espazioa sortu da eta bi gizarteetan erreferenteak diren emakumeak izan dira partaide eta protagonista.

Sakatu hemen topaketako bideoa ikusteko

Sakatu hemen tailerren laburpen txostena deskargatzeko

Halaber, errefuxiatu kanpamentuetara bidaia euskal instituzio eta sahararren arteko harremanak berpizteko ere baliatu da. Besteak beste, Saharar Legebiltzarra edo CONASADH (Giza Eskubideen Saharar Komisio Nazioala) bisitatu dira.

Azkenik, Brahim Gali saharar presidentearekin elkartzeko aukera izan zen.

 

 

Share  Partekatu