Gaurkotasun sahara

BUELTAN NAHI ZAITUT KANTUA AURKEZTU DA TOLOSAKO UDALETXEAN

09 Mar 2017

Tolosaldeko hainbat udal ordezkarik, BUELTAN lelopean, OPORRAK BAKEAN 2017 kanpaina ezagutzera eman dute gaur goizean Tolosako udaletxean. 

Ekitaldian zehar “Bueltan nahi zaitut” abestiaren aurkezpena izan dugu. Iñigo Asensiok kanpainarako sortua, Michel Longaronek (perkusioa), Iker Laurobak (baxua eta gitarrak), Elene Arandiak, Olatz Salvadorrek, Jon Martinek, Leire Leturiak eta Tolosaldeko haur talde batek (ahotsak), Ane Aizpurua (ilustrazioa) eta Carl Watermarkek (animazioa) ere parte hartu dute.  

Tolosaldea Sahararekin elkarteak bultzatutako ekimen hau Oporrak Bakean 2017 kanpaina osora luzatuko da, familien harreraz haratago.

Bueltan nahi zaitut

Share  Partekatu