Gaurkotasun sahara

"Bakea eta Askatasuna Saharar Herriarentzat" Legebiltzar-taldeartekoen bidaia Lurralde Okupatuetara

01 Abe 2019

"Bakea eta Askatasuna Saharar Herriarentzat" Legebiltzar-taldeartekoek Marokoko Gobernukoak El Aaiun-en aireportutik bota zituela salatzen du.

Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara bidaiatzeko asmoa zuen "Bakea eta Askatasuna Saharar Herriarentzat" Legebiltzar-taldeartekoak Euskal Fondoarekin abenduaren 1ean, baina El Aaiungo aireportuan hegazkinak lurra hartu orduko, Marokoko Gobernukoa ezin zutela hegazkinetik jaitsi esan zien. Marokoko erreinuak okupatutako saharar lurraldeetan bizi diren sahararren errealitatea gertutik ezagutzea zuen helburu bidai honek eta Giza Eskubideak lantzen dituzten saharar erakundeekin eta ekintzaile sahararrekin bilerak zituzten agendan.

Ikusi berria HEMEN

Taldeak Kanarietara itzuli zenean Marokoko jarrera salatu zuen eta Legebiltzar-taldeartekoek Legebiltzarreko Mahaiari jarrera hau Espainiar Estatuak Morokon duen Enbaxadari protesta formal bat helaraztea eta Espainiar Estatutuko Kanpo Arazoetako Ministerioari informatu honek arrazoiak eskuratzeko. Legebiltzarreko Mahaiak eskaera onartu egin du.

Ikusi prentsa aurrekoa HEMEN

Bidaiatu duen taldearen osaera: Carmelo Barrio (PP), Iñigo Martinez (Elkarekin Podemos), Eva Juez (EAJ) eta Josu Estarrona (EH Bildu) eta Ioana Osa (Euskal Fondoa).

Share  Partekatu