Gaurkotasun sahara

Aurora dokumentalak Generoaren Kultura Saileko Saria irabazi du Triesten

29 Urr 2013
Raul San Romanek zuzendutako eta EUSKAL FONDOAk eta NONGOA Produkzioak Guatemalako INCIDE Fundazioarekin kolaborazioan egindako lanak, Generoaren Kultura Saria irabazi du Trieste (Italia)-ko Zinema Latino-Amerikarreko Nazioarteko 28. Jaialdian.

Epaimahaiaren arabera, Aurora, Guatemalako Alta Verapaz departamenduko q'eqchi etniako emakume indigena eta genero-indarkeriaren biktima, itxaropenerako kantu bat da.Emakumeek jasaten duten desberdintsun egoera kontatzeko txotxongilo proiektu baten bitartez nekazal komunitateetan egiten duen etengabeko borroka eta lana eredugarria dira, bereziki bortizkeria sistematiko eta matxista egunerokoa den herrialde batean.

Informazio gehiago www.inaurora.org gunean.

Share  Partekatu