Gaurkotasun sahara
Apirilean SanTelmo museoan erakusketa berria ikusteko aukera
Sormena eta gogoeta jaima baten azpian
Reina Sofía Museoak eta Federico Guzmán artistak batera sortu duten Tuiza instalazioa da proiektu honen epizentroa. Bojador-ko saharar kanpamenduan tindatu diren melhfa jantziekin (Saharako emakumeen jantzi tradizionala) egindako jaima bat izango da, batasuna, elkartasuna eta enpatia irudikatuko duena.
Jaimaren babespean hainbat jarduera antolatuko da, hala nola tailerrak, hitzaldiak, ikuskizunak, eztabaidak… 2016ko apiriletik ekainera Hondar artean pedagogia eta eztabaida-gunea izango da, eta bertan landuko diren gaien artean, giza eskubideak, emakumea bakearen eraikuntzan, kolonialismoa, nazioarteko lankidetza eta haurtzaroa aipa daitezke.
Informazio gehiago: http://dss2016.eu/eu/dss2016eu/bakea/hondar-artean/tuiza-jaima
Iturria: Donostia-San Sebastián 2016. Bakearen itsas argia. Hondar artean


Partekatu