Gaurkotasun sahara
ACNURrek Tindufeko kanpamentuetan 173.600 errefuxiatu saharar bizi direla dio bere 2018ko txostenean, eta jasotzen duten laguntza humanitarioa nahikoa ez dela ikustarazten du.
Nazio Batuen Iheslarientzako Goi Mandatariak (ACNUR) bidalitako aditu taldeak ondorioztatu duenez, 2017ko abenduaren 31eko datan, Argeliako Tindoufeko kanpamentuetan bizi diren errefuxiatu sahararren kopurua 173.600 pertsonena da. Kopuru honek Ausserd, Bojador, Dajla, El Aaiún eta Smaran bizi diren errefuxiatuak soilik hartzen ditu kontutan, eta kanpamentuetatik kanpo bizi direnak, 18 urtetik gora izanda kanpoan ikasten dutenak, eta beste persona batzuk kanpo uzten ditu.
Kanpamentuetara bertaratutako ikerketa taldeak bigarren mailako datu ezberdinak erabili zituen kontaketa egiteko: Identifikazio Zentroko datuak, Hezkuntza Ministeriokoak eta Osasun Ministeriokoak, adin tarte bakoitzean daturik esanguratsu eta errealistenak erabiltzeko asmoz.
Kalkulu horrek kanpamentuetatik kanpo bizi diren sahararrak, kanpoan ikasten duten eta 18 urtetik gorakoak diren ikasleak eta beste batzuk utzi ditu kanpoan, metodologia zorrotz bat erabiltzearen eta zenbaki zuhurrak eman nahi izatearen ondorio. Hortaz, emandako kopuru hau oso kopuru kontserbadorea da, laguntza humanitarioari bideratutakoa.
Gaur egun, eta 2007tik, ACNURrek ta PMAk erabiltzen dituzten kopuruak ez dira aldatu, eta 125.000 errefuxiatu kontutan hartzen zituzten (haietatik 90.000 zaurgarriak). Hortaz, Nazio Batuek beraiek 2018ko martxoan argitaratutako ikerketa honek Saharar Herriko errefuxiatuei bideratutako laguntza humanitarioa gutxiegi dela adierazten du.
Txostena deskargatu: Sahrawi Refugees in Tindouf, Algeria: Total Inā?Camp Population MARCH 2018 (ingelesez)


Partekatu