Gaurkotasun sahara
22 proposamen Mendebaldeko Sahararentzat
22 proposamen 2024ko ekaineko Europako hauteskundeetara aurkezten diren hautagaitza guztiei zuzenduak

Saharako Herriarekiko Elkartasun eta Lankidetzarako Europako Koordinakundeak (EUCOCO), Western Sahara is not for sale (WSNS) eta Europa osoko mugimendu solidarioko erakundeek 22 proposamen politiko partekatzen dituzte, 2024ko ekaineko Europako hauteskundeetara aurkezten diren hautagaitza guztiei zuzenduak.
Lisboako Tratatuaren 2. tituluak eta Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunak giza duintasuna, askatasuna, demokrazia, berdintasuna, zuzenbide-estatua eta giza eskubideak EBren politiken printzipio gidari gisa aldarrikatzen dituzte.
Mendebaldeko Sahara Lurralde Ez-autonomoa (LEA) da, eta Espainiak, EBko kide den herrialdeak, potentzia administratzailea izaten jarraitzen du, nahiz eta Marokok lurraldearen zati handi bat okupatzen duen.
Egoera horretan, ukaezina da Europar Batasunaren zeregina Nazio Batuek autodeterminazio-eskubideari buruz emandako ebazpenak aplikatzen direla ziurtatzeko, saharar herriaren giza eskubide guztiak bermatzeko eta kolonizazio-prozesuari eta Mendebaldeko Saharako lurraldearen legez kanpoko okupazioari amaiera emateko.
Horregatik guztiagatik, Europako hauteskundeetara aurkezten diren alderdi eta koalizioei eskatzen diegu beren egin ditzatela Mendebaldeko Saharari buruzko hurrengo 22 eskaerak.


Partekatu