Gaurkotasun sahara

2018ko udan Saharako haurrak harreran hartuko dituzten familientzako formazio saioa: ekainak 1

08 Mai 2018

Urtero bezala, aurten ere 300 ume baino gehiago etorriko dira Euskadira uda pasatzera. Haien harrera familia askorentzat ez da hau izango lehen esperientzia, baina bai aurten lehen aldiz Oporrak Bakean programan parte hartzera animatu diren 80 bat familiarentzat.

Familia hauek Saharar Herriaren eta udan jasoko dituzten umeen bizi baldintzak ezagutzeko, eta baita beste harrera familien esperientziak lehen eskutik ezagutzeko helburuarekin, ekainaren lehenean formazio saio bat antolatu da, Donostiako Aiete Kultur Etxean.

Oporrak Bakean programan parte hartzen duten elkarteek, Euskadiko Saharar delegazioak eta Euskal Fondoak antolatu dugu formazio hau Gipuzkoan.

Data: 2018ko ekainaren 1a

Ordua: 18:00

Tokia: Aiete Kultur Etxeko Areto Nagusia, Donostia

Egitaraua:

  • - Sahar Herriaren eta haien umeen egoera Tindoufeko errefuxiatu kanpamentuetan, Euskadin Fronte Polisarioak daukan ordezkariaren eskutik.  
  • - Haur sahararren harrera familien esperientziak eta aholkuak, urteetan harrera familia izandako kide baten eskutik.

 

* Formazioan parte hartu nahi duten harrera familiek haien elkarteekin jarri beharko dira harremanetan, bertaratzen den jende kopurua kudeatzeko bidean.

Hemen kontsultatu dezakezu Oporrak Bakean programari buruzko informazio guztia. 

Share  Partekatu