Jarduerak

Giza Eskubideen babesa

2010 urtetik aurrera, HEGOA Institutua, Euskal Fondoaren laguntzarekin, Mendebaldeko Saharan eman diren Giza Eskubideen bortxaketen azterketa sakon bat egiten ari da. Ekimen guzti hau Carlos Martín Beristainen zuzendaritzapean gauzatzen ari da.

Abiapuntu bezala “El Oasis de la Memoria: Memoria histórica y violaciones de derechos humanos en el Sahara Occidental” (Carlos M. Beristain eta Eloísa González, 2012) hartuta, eta Aranzadi Zientzia Elkartea ikerketa prozesura gehituta, fosen hobitik ateratzearen ondorengo auzitegi-txosten zehatz batekin eta desagertutako pertsonen artean bildutako testigantzak bildu ondoren, froga erantzunezinak lortu dira saharar herritarren behartutako desagerpenei buruz. Hurrengo txostenean “Meheris. La esperanza posible” (Carlos Beristain eta Francisco Etxeberria, 2013) eta “Egiaren hazia” eta “Memoriaren lekukoak” dokumentaletan bildu dira lan horiek “La semilla de la verdad” y “Testigos de la Memoria” (Eztizen Miranda, 2013 eta 2014).

 

2014 urtean lankidetza erlazio honek beste fase bat hasi zuen. Egindako lanak ikerketaren nazioarteko difusioa, aurkezpen eta lobby politikorako euskal eta nazioarteko estrategia, desagertutako pertsonei buruzko frogen oinarrien bilaketa eta sorkuntza eta Saharar Herriak sistematikoki sufritzen duen eskubideen bortxaketari buruzko sentsibilizazioa izan dira. Honetarako euskarri ezberdinak erabili dira (“Saharako ahotsak. Ahanzturaren kontrako erresistentzia” erakusketa, 2014).

 

 

Prozesu guzti hau ikerketaren emaitzen difusio eta aurkezpen ekintza ezberdinek lagundu dute, bai estatu mailako instantzien aurrean (Kanpo Ministeritza, Eusko Legebiltzarra), zein nazioarteko erakundeen aurrean (Nazio Batuak, Europako Legebiltzarra, Sueziako Legebiltzarra, Rabat, e.a.); baita bestelako esparruetan, unibertsitate eta elkarte mailan adibidez.

Audientzia Nazionala  justizia unibertsalaren ariketan aztertzen ari den Saharar Herriaren genozidiogatiko kereilaren kasuari, desagertutako eta exekutatutako zortzi beduinoen kasuarekin egindako lanak aditu-txosten gisa gehitu dizkiote. Zentzu honetan, bi ikertzaile nagusiei (Carlos eta Paco) aditu gisa deklaratzera deitu diete, baita senideei eta lekukoei ere. Aurrerago, kausa honen esparruan, 2015eko apirilean eta  maiatzean, bi prozesatze-auto igorri ziren 12 goi-kargu eta militar marokoarren kontra.

2015 eta 2016 urteetarako helburuak Mendebaldeko Saharako GGEEen esparruan ikerketan oinarritutako intzidentzia estrategia bat bultzatu eta garatzea da, bortxaketa kasuen biktimekin batera; aurkikuntzen difusioa egitea eta GGEE Saharar Komisio Nazionalaren gaitasunen indartzea. 

HOBIEN MAPA

Infografia honetan Mendebaldeko Saharako populazioak sufritutako giza eskubideen bortxaketen historia luzearen zati bat aurkitzen da, artean epaiz-kanpoko hiltzeak, behartutako desagertzea, torturak,  bortizkeria sexuala, behartutako lekualdatzea eta aterpea, bonbardaketak populazio zibilari, lapurretak, etab. Behartutako desagertzeen arazoak irekita dirau oraindik Mendebaldeko Saharan. Kasu gehienak gerrako lehen urteetan gertatu ziren, populazio zibil sahararraren kontrako errepresioaren parte bezala, baina kasu batzuetan 90 hamarkadaren hasieretaraino hedatu zen.

Hau eraikitzen ari den mapa bat da; desagertuen eta hobien gaineko informazioa ezkutuan eta isiltasun-laino batek ehunduta dagoenez gero, osatzen eta beharrezkoa bada zuzentzen joango garena. Biktimen egiarako eskubiderako erreminta bat ere bada.

Egindako ikerketen emaitzak ondoko argitalpenetan bilduta daude. Izenburuaren alboan sakatuz deskargatzeko aukera duzu:

El Oasis de la Memoria, gazteleraz, I atala   DESCARGAR (.pdf | 145 Kb)

El Oasis de la Memoria, gazteleraz II atala  DESCARGAR (.pdf | 145 Kb)

Laburpena OASIS, gazteleraz  DESCARGAR (.pdf | 145 Kb)

Laburpena OASIS, ingeleraz eta italieraz  DESCARGAR (.pdf | 145 Kb)

Meheris, la esperanza posible, gazteleraz  DESCARGAR (.pdf | 145 Kb)

Laburpena MEHERIS, gazteleraz eta euskaraz  DESCARGAR (.pdf | 145 Kb)

Laburpena MEHERIS, ingeleraz, frantsesez eta arabieraz  DESCARGAR (.pdf | 145 Kb)

Los otros vuelos de la muerte, 2015 DESCARGAR (.pdf | 145 Kb)

Saber al fín, 2015 DESCARGAR (.pdf | 145 Kb)

En tierra ocupada. Memoria y resistencias de las mujeres en el Sahara Occidental, 2016 DESCARGAR (.pdf | 145 Kb)

El fuego escondido. Las víctimas de minas en el Sahara Occidental, 2017  DESCARGAR (.pdf | 145 Kb)

Share  Partekatu