PROIEKTUAK: denak

UPV/EHU-ren garapenerako lankidetzako Gradu Amaierako Lanak eta praktikak; Gaztenpatia proiektua (2022-2023 ikasturtea)

2022

EHU-UPV Euskal Herriko Unibertsitate-(a)k burutua

Helburua

Gazteen arteko enpatia- eta elkartasun-harremanak garatzen laguntzea, UPV/EHUko ikasleak Euskal Fondoak eta/edo haren erakunde elkartuek babestutako garapen-proiektuetan zuzenean edo zeharka parte hartzen duten gazteekin batera egindako ekintzetan sartuta.

Laburpena

Gaztenpatia kulturen arteko proiektu bat da, eta euskal gazteen eta beste herrialde batzuetako gazteen arteko enpatia eta elkartasuna sustatzen ditu, haiekin lankidetzan eta elkartasunean jarduteko. Praktikak eta Gradu Amaierako Lanak (GAL) egin nahi dituzten unibertsitateko ikasleentzat da. UPV/EHUk 2003az geroztik garapenerako lankidetzan egiten duen Gradu Amaierako Praktika eta Lanen Proiektuaren parte da, eta munduan dauden desberdintasunen jakitun diren profesionalak prestatzeko xedeari erantzuten dio. Proiektua 2016an abian jartzeak UPV/EHUk Nazio Batuen Agenda 2030eko Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) duen konpromisoari ere erantzuten dio.

Onuradunak

35 ikasle; komunitate hartzaileak.

Share  Partekatu