PROIEKTUAK: denak

Gazuani, Auserd eta Mejidiko lantegiei laguntzea; Garraio eta Energia Ministerioari erregai-kamioi bat ematea

Tinduf. Aljeria 2022

Helburua

SEADeko Garraio eta Energia Ministerioari laguntza ematea Tindufeko kanpamentuetan errefuxiatuta dauden eta SEADeko askatutako lurraldeetan bizi diren sahararrei garraio-zerbitzuak eta energia elektrikoa hornitzeko zerbitzuak ematen.

Laburpena

Garraio publikoa indartzea. Horretarako, SEADeko Garraio eta Energia Ministerioko Erregai Zuzendaritzari erregaietarako zisterna-kamioi bat emateaz gain, Gazuani, Mejidi eta Ausserdeko lantegiei behar diren material suntsikorrak eta ordezko piezak ematea planteatzen dugu, hango langileek ibilgailu publikoen mantentze-lanak eta konponketak ziurta ditzaten.

Proiektu hori Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan garatuko da.

 

Onuradunak

173.600 pertsona (% 49 emakumeak - % 51 gizonak)

Share  Partekatu