PROIEKTUAK: denak
Garapenerako lankidetza praktikak eta gradu amaierako lanak EHUn: GAZTENPATIA proiektua (2021-2022 ikasturtea)
2021
Euskal Herriko Unibertsitatea EHU/UPV-(a)k burutua
Helburua
Gazteen artean enpatia eta elkartasuna sustatzea da proiektuaren helburua, eta horretako, ekintzailetza soziala baliatzen du; izan ere, UPV/EHUko ikasleek baterako hainbat jarduera lantzen dituzte zuzenean edo zeharka Euskal Fondoak edo eta bere erakunde bazkideek laguntzen dituzten garapenerako proiektuetan parte hartzen duten gazteekin
Laburpena
Gaztenpatia euskal gazteen eta lankidetza eta elkartasun jarduerak ditugun beste herrialdeetako gazteen arteko enpatia eta elkartasuna bultzatzen dituen kultura-arteko proiektu bat da. Bere praktikak eta Gradu Bukaerako Lanak (GBL) egin nahi dituzten EHUko ikasleei zuzenduta dago. 2003az geroztik Garapenerako lankidetzan Praktikak eta Gradu Bukaerako Lanak burutzeko UPV / EHUk sustatzen duen Proiektuaren barruan sartzen da, eta munduan dauden desberdintasunen jakitun diren profesionalen prestakuntza du xede. 2016an proiektua abian jartzeak, NBEren 2030 Agendan jasotako Garapen Iraunkorrerako Helburuekiko (GIH) UPV/EHUk duen konpromisoari erantzuten dio ere.
Onuradunak
35 ikasle; komunitate hartzaileak