Gaurkotasun Euskal fondoa

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 50. urteurrena.

26 Ots 2026

2026an otsailaren 27an 50 urte beteko dira Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (RASD) aldarrikatu zela. Urtemuga honek saharar herriak, nazioarteko zuzenbidean eta Nazio Batuen ebazpenetan oinarrituta bere etorkizuna libreki erabakitzeko duen eskubidea agerian uzten du berriro ere.

Urteurrena dela eta, Saharako Ordezkaritzak saharar eskubide honen izaera iraunkorra eta baldintzarik gabekoa berresten du; aldi berean, Mendebaldeko Sahararen okupazioa, bertako baliabide naturalen legez kanpoko ustiapena eta lurraldean eta errefuxiatuen aurka gertatzen diren giza eskubideen urraketak salatzen ditu. 
 
Mozioaren testuak, halaber, estatuek eta Europar Batasunak nazioarteko zuzenbidearen aurkako egoeren aurrean “aitorpen eta kolaborazio eza” betebeharra errespetatzeko duten erantzukizuna azpimarratzen du; halaber, Nazio Batuen esparruan konponbide justu eta iraunkor bat lortzeko beharra nabarmentzen du. 
 
Tokiko edo udal eremuan, efemeride honek hausnarketarako esparrua eskaintzen du; giza eskubideen, nazioarteko lankidetzan eta saharar herriarekiko elkartasunaren defentsan erakunde publikoek duten zereginaren inguruan gogoeta egiteko eta horrela, nazioarteko zuzenbidearen printzipioekin koherentea den ekintza bat sendotzeko.  

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA (PDF)

Share  Partekatu