Gaurkotasun Euskal fondoa
Keyli Xol, emakume indigenen eskubideen alde pauso bat gehiago
Keyli Xol Choc hunkituta azaldu zen helmugara heldu ondoren, joan den 2014ko azaroaren 9an ospatu zen Behobia-San Sebastian korrika lasterketa ezagunean.
Keyli 23 urteko gazte bat da, Q´eqchi etniako Guatemalako indigena; Fortuna K.E.-ak eta Euskal Fondoa-k gonbidatuta, Ak'Wank Guatemalako lasterketaren ordezkari gisa hartu zuen proban parte. Bere 50. urteurrenean, Behobia Solidarioa Guatemalako emakume indigenaren eskubideengatik borrokaren alde agertzeko Ak'Wank lasterketarekin senidetu da.
Ak'Wank Lasterketa (“Ezaguera Berria”, q'eqchi hizkeran), martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Egunaren erlazionatutako esparruan, Alta Verapazen (Guatemala) ospatzen den lasterketa da. Eduki sinboliko sendoa duen kirol ekitaldia da, emakume indigenen borroka eta eskubideen defentsan gainditze eta ausardi ezaugarriak dituena,.
Ak'Wank eta Behobia /SS lasterketen arteko Senidetze-ekimena Euskal Fondoa sostengatuz 2011tik laguntzen duen “Prebentzioan ekintzak artikulatzeko eta indarkeriaren biktimei zuzendutako arreta eta babes zerbitzuak hobetzeko emakumeen tokiko erakundeak, tokiko gobernuak eta erakunde publikoak indartzea Alta Verapaz eskualdeko hiru udalerritan” izeneko proiektuaren garapenean zehar sortu zen. Proiekturako helburu nagusia Guatemalako 3 udalerrietan toki-, udal- eta eskualde mailako gizarte-eta erakunde lokalen aktoreen ekintza koordinatu baten bidez genero-indarkeria murriztea da.


Partekatu