Gaurkotasun Euskal fondoa
Jardunaldia: 6. GJH: Ur garbia eta saneamendua, genero-ikuspegiarekin
Datorren azaroaren 29an Tokiko Elkartasunari buruzko Europako beste jardunaldi bat izango da Muxikebarrin, aurrez aurre, oraingoan "6. GJH: Ur garbia eta saneamendua, genero-ikuspegiarekin" izango da aztergai.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia - eLankidetzak, Euskal Fondoak eta Getxoko Udalak antolatuta, Platformarekin (Hezkuntza globalerako eta nazioarteko lankidetzarako Europako hiri eta eskualdeen Sarea) elkarlanean, European Days of Local Solidarity-ren zortzigarren edizioa 09:45ean hasiko da.
Oraingo honetan, Euskadin sustatutako nazioarteko lankidetzen ezagutzan jarri nahi dugu arreta, zeinak 2030 Agendako 6. Garapen Jasangarrirako Helburua ("Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea") betetze aldera sustatu baitira.
Zeharka elkarri lotuta dauden sei esparru jorratuko ditugu: ingurumena, ekonomia, erakunde-egitura, gizartea, teknologia eta ezagutza. Izan ere, zerbitzua emateak kostua dakar. Eskubideen ikuspegiaren eta zerbitzuaren ikuspegi ekonomikoaren arteko eztabaida. Enpresa pribatuei eskubideak eta hornidura- nahiz jarduketa-betebeharrak esleitzea, bai eta horiei lotutako gaiak ere: azpiegitura-jabetza, baliabidearen burujabetza, sektore txiroak babestea, ingurumena babestea, etab.
Horregatik guztiagatik, Muxikebarri Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentrora etortzera animatu nahi zaituztegu, eztabaida hau gurekin partekatu dezazuen.
Egitaraua
Jardunaldiaren programa xehatua HEMEN kontsulta dezakezue. Parte hartu nahi dutenek dokumentu horren azken orriko fitxa bete behar dute.
Egunaren jatorria
Nazio Batuen 2030 Agendak 2015erako ezarritako Garapen Jasangarriaren Helburuek (GJH) zuzenean egiten diete interpelazioa tokiko gobernuei, herritar arduratsuak aktibatzeko politikak eta sentsibilizazio-ekintzak abian jartzeko eskatuz. Mandatu hori jasota, Platformak Tokiko Elkartasunaren Europako Egunak jarri zituen martxan 2016. urtean. Ekintza bateratua izan zen Europa osoan, elkartasun globalarekin eta garapen iraunkorrarekin urtean bi astez hartutako konpromisoari balioa emateko.
Europako ekimen hori (H)ABIAN 2030aren testuinguruan txertatzen da, horixe baita gizarte eraldaketarako hezkuntzaren euskal estrategia (GEHE). Eta estrategia horrek herri erakundeei dei egiten die GEHErekin bat datozen ekintzak sustatzera, betiere erantzukizuna Garapen Iraunkorreko 2030 Agendaren helburu eta jomugekin konprometitutako euskal agenteekin partekatuz.


Partekatu