Gaurkotasun Euskal fondoa
Gipuzkoako Foru Aldundiak Kubako adinekoen arretarako sistema 115.000 eurotako diru laguntzarekin laguntzea erabaki du
Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskal Fondoarekin duen elkarlana berritu du, Habanako gune historikoan adinekoak artatzeko zerbitzu sarea indartzeko proiektuaren hirugarren fasea sustatzeko.
Jarduerak bi ardatzen inguruan egituratuko dira:
a) Balio historiko eta arkitektonikoa dela eta babestuta dagoen higiezin bat egoitza babestuen sarean sartzea, eraikina zaharberrituz, egokituz eta ekipamendua eskainiz; langileen eta erabiltzaileen aukeraketa lagunduz; eta zerbitzua martxan jartzea ahalbidetuz.
b) Gizarte Politikako Departamentuaren eta Habana Hiriko Historiagilearen Bulegoa delakoaren artean lankidetzan aritzeko baliagarri izan daitezkeen jarduerak identifikatzea teknikarien arteko bilerak sustatuz eta elkarrekin antolatu daitezkeen jarduerak, esperientzien trukaketa, trebakuntza … ardatz hartuz.


Partekatu