Gaurkotasun Euskal fondoa
Eusko Jaurlaritzaren Bruselako Ordezkaritzak eta Euskal Fondoak antolatutako mintegia
03 Abe 2014
Bruselan ospatuko da, datorren abenduaren 9an, "Nazioarteko eta Europako Garapen agendak: Subsidiariotasuna, Eraginkortasuna, Kontuak eta Herritarrak. Eskualde eta tokiko agintarien zeregin aktiborako ordua" izenburuarekin.
Mintegiaren helburuak ondorengoak dira:
- Jokoan diren Europako eta nazioarteko agenden eta gaien gaineko ezagutza areagotzea, batez ere 2015 Garapenaren Europako Urtearen harira.
- Politiken diseinuaren eta gauzatzearen arloan tokiko eta eskualdeko agintaritzen rola hartze aktiboa indartzea eta herritarren parte-hartzea hobetzea.
- Berrikuntza bultzatzea, maila anitzekoa; eskualdeetako eta tokian tokiko agintarien eta gizarte zibilaren erakundeen arteko aliantzak eta lankidetzak eraginkorragoak izan daitezen.
- Europako eta nazioarteko eztabaidara eskualdeetako eta tokiko agintariek eskaintzen dituzten balio erantsiko elementu bereziak eraman , besteak beste, euren herritarren beharrekiko hurbiltasuna, horien eraginkortasuna eta kontuak azaltzeko tresnak eta adierazleak.
Programa osoa ikusteko sakatu HEMEN (ingeleraz)


Partekatu