Gaurkotasun Euskal fondoa

Euskal Fondoaren Zuzendaritza Batzordea Elburgo/Burgelun bildu da 2026ko Lan Planaren jarraipena egiteko

09 Uzt 2026

Euskal Fondoaren Zuzendaritza Batzordeak  uztailaren 8an bildu da Elburgo/Burgelun. Bileran, 2026ko Lan Planaren garapenaren jarraipena egin zen, eta elkarteak bultzatutako erakunde-jarduerarekin eta lankidetza-proiektuekin lotutako hainbat gai aztertu ziren.

Bilera Udaletxean egin zen, eta Euskal Fondoaren presidente eta Elburgo/Burgeluko alkate Nati López de Munainek ongietorria egin zien Zuzendaritza Batzordeko kideei. Hasierako hitzaldian nabarmendu zuen garrantzitsua dela euskal toki-erakundeek nazioarteko lankidetza munizipalistarekiko duten konpromisoa indartzen jarraitzea.

Gai-zerrendan, besteak beste, aurtengo ekitaldirako aurreikusitako jardueren finantzaketaren eta garapenaren egoera aztertu zen, baita urte amaierarako aurreikusita dagoen Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara egingo den erakunde-bidaiaren prestaketa ere.

Bilkura honekin, Zuzendaritza Batzordeak 2026ko Lan Planaren garapenean aurrera egiten jarraitzen du, bazkide diren erakundeen arteko koordinazioa indartuz eta Euskal Fondoa elkartasunaren eta justizia globalaren aldeko nazioarteko lankidetza munizipalistarako tresna gisa sendotuz.

Share  Partekatu