Gaurkotasun Euskal fondoa

Euskal Fondoak proiektu estrategikoak bultzatzen ditu Mendebaldeko Saharan eskubideak bermatzeko eta erakundeak indartzeko

26 Mar 2026

Euskal Fondoak  Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan eta saharar errefuxiatuen kanpalekuetan proiektuak sustatzen ditu, bizi-baldintzak hobetzeko eta sentsibilizazioa zein giza eskubideen defentsa indartzeko. Ekimenak funtsezko arloetan kokatzen dira, hala nola garraioan, komunikazioan eta memorian.

Proiektuen balorazioa oso positiboa izan da lortu diren aurrerapenak kontuan hartuz: erakundeak indartu dira eta milaka errefuxiaturen eskubideak bermatu dira.

“SEADeko Garraio eta Energia Ministerioaren zuzendaritza nagusien lana indartzea”

Arabako SEADen Lagunen Elkartearen bidez gauzatutako proiektu honek garraio publikoaren sistema  kanpalekuetan hobetu du, oinarrizko beharrei erantzuteko funtsezko zerbitzua, hala nola ura eskuratzea edo hondakinak biltzea.

Proiektuaren baitan, kamioien eta ibilgailu arinen konponketak egin dira, eta horrek milaka pertsonari zerbitzua ematen dien flotaren funtzionamendua hobetu du. Halaber, lantegi mekanikoak indartu dira eta elektrizista taldea prestatu da. Ekintza horiei esker, erregaiaren azpiegiturak hobetu dira, Bojadorreko gasolindegiaren berrikuntza barne, eta horrek matxurak gutxitu eta zerbitzu fidagarriagoa bermatu du.

Gainera, lau wilayatetako emakumeek prozesu batean parte hartu dute, eta garraio publikoa haien beharretara egokitzeko proposamenak landu dituzte. Lan horrek, halaber, saharar agintariekin konfiantzazko harremana sendotzen lagundu du, proiektuen exekuzioa eta jarraipena erraztuz.

“SEADeko Informazio Ministerioari laguntza”

SEADeko Informazio Ministerioaren eta Euskal Fondoaren bidez gauzatutako proiektu honek Ministerioaren gaitasunak indartu ditu, saharar errefuxiatuen informazio eskubidea bermatzeko.

Baliabide teknikoak eman dira, azpiegiturak hobetu dira eta komunikazio gaitasuna indartzen duten edukiak eta tresnak sortu dira.

Gainera, genero-diagnostikoa egin da eta batzorde espezifiko bat sortu da, politika inklusiboagoak garatzeko bidean aurrera egiteko. Lankidetza honek oinarri sendoak ezarri ditu epe ertainera lanean jarraitzeko eta erakundea indartzeko.

Ahanzturaren aurka: memoria eta erresistentzia sahararra Mendebaldeko Saharan giza eskubideen urraketaren aurrean"

EHUko Hegoa Institutuak garatutako proiektu honek saharar herriaren giza eskubideen defentsa landu du, egia, justizia eta erreparazioan arreta berezia jarriz.

Pertsonen gaitasunak indartu dira giza eskubideen dokumentazioan eta intzidentzian. Halaber, ikerketan aurrera egin da, gutxi gorabehera 40 urraketa larriren kasuen aurre-dokumentazioa eginez, horietatik 10 eta 15 kasu adierazgarri barne.

Era berean, ADN laginak gehitu dira EHUko bankura, eta sentsibilizazio eta intzidentzia ekintzak garatu dira. Horien artean, Euskadin egindako "Ahanzturaren kontra: frankismoaren biktimak eta Mendebaldeko Sahara" jardunaldia nabarmenduz.

Gainera, proiektuak Insumisas dokumentalaren nazioarteko zabalkundea sustatu du.

Proiektuak saharar erakunde eta taldeetako gaitasunak sendotzea ahalbidetu du, baita biktimen eta haien familien laguntza indartzea ere.


Proiektu hauek Sahara Koordinazio Unitatearen bidez garatzen dira. Saharar herriarekiko koordinazioa, sentsibilizazioa eta elkartasun politikoa sustzen duen gune bat da. Ekimenak saharraren lehentasunekin koherentea eta lerrokatuak diren ziurtatzen du. Unibertatean helburua, besteak beste, ekimenek errefuxiatuen kanpalekuetan duten eragin positiboa handitzea da.


Share  Partekatu