Gaurkotasun Euskal fondoa
Euskal Fondoak Getxon ospatuko du bere XIX Ohiko Batzar Orokorra
13 Ots 2015
Datorren martxoak 10ean, Fadurako Hitzaldi-aretoan (Makalen etorbidea, z/g) egingo da.
Batzar Orokorra da EUSKAL FONDOAren organo gorena. Gaur egun, Asoziazioko kide diren 111 erakundeetako ordezkariek osatzen dute.
Ekitaldiari 12:00etan emango zaio hasiera, Getxoko alkate eta Elkarteko lehendakari Imanol Landa buru delarik; 2014 urteari dagokion ekitaldiko jardueren balantzea eta 2015ko Lan-Plangintzaren onespena izango dira gai zerrendako puntu nagusiak.


Partekatu