Gaurkotasun Euskal fondoa
Euskal Fondoak eta EHUk elkartasunarekin eta eraldaketa sozialarekin duten konpromisoa berretsi dute Gaztenpatia manifestuaren bidez
Unibertsitate-eremuko garapenerako lankidetzaren hamar urteak direla eta, Euskal Fondoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) gazteria kritiko, solidario eta eraldaketa sozialarekin konprometituaren aldeko apustua berretsi dute Gaztenpatia manifestuaren bidez.
Dokumentuak hezkuntzaren, nazioarteko lankidetzaren eta unibertsitatearen zeregina aldarrikatzen du, desberdintasunei, gorroto-diskurtsoei eta polarizazioari aurre egiteko. Era berean, errealitateak hurbildu, estereotipoak hautsi eta herrien arteko errespetuan eta elkartasunean oinarritutako harremanak eraikitzeko topaguneak eta ikaskuntza partekatuko espazioak sortzearen alde egiten du.
Manifestuak euskal gazteriaren zeregina ere nabarmentzen du. Izan ere, gazteen begiradak, esperientziak eta proposamenak funtsezkoak dira egungo erronkei aurre egiteko eta gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa eta berdintasunezkoagoa eraikitzen laguntzeko.
«Polarizazioaren aurrean, elkarrizketa aukeratu genuen. Gorrotoaren aurrean, enpatia. Axolagabekeriaren aurrean, konpromisoa. Desberdintasunaren aurrean, lankidetza».
Gaztenpatiaren bidez, Euskal Fondoak eta EHUk testuinguru geografiko desberdinetako gazteen arteko topaguneak sustatzen jarraitzeko apustua egiten dute, ikaskuntza partekatua, pentsamendu kritikoa eta konpromiso soziala bultzatuz.
Kontsultatu eta deskargatu manifestua
Unibertsitate-eremuko garapenerako lankidetzaren hamar urteak ospatzeko topaketa bideo batean eta argazki-galeria batean jaso ziren.
Irakurri unibertsitate-eremuko garapenerako lankidetzaren hamar urteei buruzko albistea


Partekatu