Gaurkotasun Euskal fondoa

Euskal Fondoak babestutako proiektu batek desgaitasuna duten pertsonen inklusioa indartu du Kuban

17 Api 2026

Proiektuak desgaitasuna duten pertsonen kultura-sarbidea, prestakuntza eta enplegurako aukerak indartu ditu Habanan (Kuba).

Habanako Historialariaren Bulegoarekin elkarlanean garatutako proiektuaren helburua behar bereziak dituzten kolektiboei zuzendutako gizarteratze programak indartzea izan da. Jarduera-ildo nagusiak parte-hartze soziala sustatzera, kulturarako sarbidea erraztera eta prestakuntza zein lan-aukerak sortzera bideratu dira.

Lorpen nabarmenen artean dago “Cultura entre las manos” proiektuaren sendotzea; ekimen horrek pertsona gorrek jarduera kulturaletara sarbidea izatea ahalbidetzen du, baliabide egokituen bidez. Halaber, adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat bideratutako ekintzak ere indartu dira.

Bestalde, prestakuntza-tailerrak, sentsibilizazio ekintzak eta irisgarritasuna sustatzen duten tresnak, hala nola Kubako keinu-hizkuntzako bideo-gidak, garatu dira, Habanako Hirigune Historikoan ingurune inklusiboagoak sortzen lagunduz.

“Cultura entre las manos” proiektuaren aitortza

Euskal Fondoak babestutako “Cultura entre las manos” proiektua Giza Eskubideen Hezkuntzako “Óscar Arnulfo Romero” Iberoamerikako Sarien VI. edizioan aitortua izan da, Organización de Estados Iberoamericanos erakundeak emanda.

Aitortza honek Kubako komunitate gorren inklusio kultural eta hezitzailearen alde egindako ibilbidea balioan jartzen du.

Horrela, proiektuak gizarte irisgarriago, parte-hartzaileago eta aniztasunarekiko sentikorrago baterantz aurrera egiten laguntzen du.

 

Share  Partekatu