Gaurkotasun Euskal fondoa

Euskal Fondoa eta SUESKOLA El Salvadorreko Suhiltzaileekin batera 2026ko plana prestatzen ari dira

17 Ots 2026

Euskal Fondoak eta SUESKOLA Fundazioak lan-bilera egin dute Ordiziako SUESKOLAren egoitzan, 2025eko kontu emate prozesuaren baitan. Bileran, El Salvadorreko Suhiltzaileen Taldea indartzeko 2026rako aurreikusitako lan plana landu eta zehaztu dute.

Proeiktuaren helburua El Salvadorreko Suhiltzaileen Kidegoaren (CBES) gaitasunak eta ezagutzak indartzea da. 

Orain arte garatutako edizioetan, prestakuntza programak larrialdi konplexuen aurrean lehen erantzuneko taldeen prestakuntza operatiboa hobetzen lagundu du, eta, aldi berean, El Salvadorreko larrialdi zerbitzu publikoan gaitasun instituzionalak sendotu ditu.

Bultzada berri honekin, Euskal Fondoak lankidetza deszentralizatu eta espezializatuarekiko konpromisoa berretsi du, zerbitzu publikoen indartzea eta erakundeen arteko elkarlana ardatz hartuta.

Ekimenak Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECID) laguntza ekonomikoa du, Lnakidetza eta Elkartasunerako Fondoen Kondeferazioaren eta AECIDen artean garapenerako nazioarteko lankidetzaren arloan baterako jarduerak egiteko indarrean dagoen hitzarmenaren bidez.

Share  Partekatu