Gaurkotasun Euskal fondoa
Euskal erakundeek 87 milioi euro inguru bideratu zituzten 2024an lankidetzarako eta elkartasunerako ekimenetara
2024an, euskal erakunde publikoek 1.308 ekimen lagundu zituzten 64 herrialdetan (eta Euskadin), guztira 86,88 milioi euro bideratuta. Ekimenak 250 GGKE euskaldik eta 368 herrialde hartzaileetako erakundek kudeatu zituzten. Xehetasunak “Euskal lankidetza zenbakitan 2024” txostenean daude, Euskal Lankidetza Publikoaren Atariak argitaratuta.
Nabarmentzeko zenbait datu
Eskualdeei dagokionez, 2024an, kontinente amerikarrak funtsen % 51,77 jaso zituen, eta jarraian, Saharaz hegoaldeko Afrikak, % 25,95.
Euskal elkartasunaren hartzaile nagusiak Guatemala, Kolonbia, El Salvador, Peru eta Palestina izan ziren. Azken lurralde horretara bideratutako 3.134.795 milioi euroak, batez ere, ekintza humanitarioko eta larrialdiko ekimenetara bideratu ziren, erantzun solidario gisa, Nazio Batuen batzorde independente batek Israelgo Estatuak Gazako Zerrendako biztanle palestinarren aurka egindako genozidiotzat jotzen duenari. Era berean, Libanora bideratutako funtsak herrialdearen hegoaldean dauden errefuxiatu palestinarrei zuzendu zitzaien.
Euskadi seigarren diru-hartzailea izan zen, gizarte-eraldaketarako hezkuntza ekimenei esker. Horiek lagundutako ekimenen % 12,87 izan ziren, eta 11,1 milioi euro. Hezkuntza ekimen horien helburua euskal herritarrak sentsibilizatzea eta tokiko zein beste lurralde batzuetako errealitateekin konektatzea da.
-1.jpg)
Lankidetza publikoaren finantzatzaile nagusia Eusko Jaurlaritza izan zen, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren bidez funtsen % 71ren ekarpena egin baitzuen.
Bestalde, funtsen % 4,6 Palestinara zuzendu diren; batez ere, Gazako krisi humanitarioagatik. Guztira, 2.5 milioi euro zuzendu diren palestinar biztanleak babesteko ekintza humanitario eta emergentziarako proiektuetara.
Era berean, txostenak hirugarren urtez aztertzen du lankidetzako euskal erakunde publikoen 2030 Agendari egindako ekarpena. Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJHri) egindako ekarpen nagusiak izan ziren genero berdintasunari GJH 5, el % 29,85, bakea, justizia eta erakunde sendoei GHJ 16, ia % 19,26? eta kalitatezko hezkuntzari GJH 4, el % 8,16.
Modalitateen arabera, ordaindutako 86,8 milioi euroetatik % 58,43 nazioarteko garapenerako lankidetzako ekimenetara bideratu ziren, eta % 20,80 ekintza humanitariora eta larrialdiko jardueretara krisi humanitarioan dauden biztanleei laguntzeko.
Euskal Fondoaren bidez bideratutako funtsen laburpena (2024)

2024an, Euskal Fondoak bideratutako funtsak gehienbat baliabide hidrikoen politika eta kudeaketa administratibora, edateko uraren hornidura eta oinarrizko saneamendura (barne AKUAL) zuzendu ziren (1.278.830 €; %46,12), baita babes sozialeko eta giza eskubideetako ekimenetara ere (750.085 €; %27,05).
Erakunde finantzatzaileak: Euskal hiriburuetako udalak (%28,66), beste 77 udal (% 42,13), Eusko Jaurlaritza (%15,67) eta Foru Aldundiak (%13,54). Guztira EF: 2.772.643 €.
Helmugako herrialdeak : El Salvador eta Costa Rica (AKUAL) (%22,40), Nikaragua (%16,18), SEAD (%14,09), El Salvador (%14,09), Kuba (%13,79), Guatemala (%11,84), Euskadi (%4,96) eta Zehaztu gabe (%2,65).
Gardentasunerako ekimen bateratua
Euskal Lankidetza Publikoaren Ataria erakunde arteko ekimena da. Bertan, Eusko Jaurlaritzako eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak, hiru foru aldundiek, Euskadiko hiriburuetako udalek, Zarauzko Udalak eta Euskal Fondoak parte hartzen dute. Ekimenak Euskal Unibertsitateko (EHUko) Hegoa Institutuko laguntza jasotzen du.
Tresna horri esker, 2014az geroztik bederatzi erakundek babestu dituzten elkartasunerako ekimenak ezagutu daitezke; izan ere, horiek dira Euskadin funts gehien bideratzen dituztenak garapenerako lankidetzara, ekintza humanitariora eta larrialdietara eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzara.
Euskal Lankidetza Publikoaren Ataria 2018an aurkeztu zen jendaurrean. Erakunde arteko ekimen bat da, gardentasuna sustatzeko eta Euskaditik eskaintzen den lankidetza eta elkartasuna bateratzen eta koordinatzen laguntzeko. Gainera, gaia aztertzeko tresna gisa erabil daiteke.
Webguneak lankidetzarako baliabideak bideratzen dituzten euskal eragile publiko nagusiei buruzko informazioa jasotzen du, urtearen, leku geografikoaren, GGKEaren eta erakundearen arabera. Era berean, Euskadi osoko eta diru publikoarekin egindako lankidetza-ekimen guztiak modu bisualean ulertzeko informazio osagarria biltzen du, grafikoen eta analisien bidez.


Partekatu